Prentsa Aretoa
2015/06/09
Euzko Abertzaleak taldeak baieztatu du Donostia 2016 ekimenean “seriotasun eta konpromisozko garai berriak” datozela eta Kulturarako Estatu Idazkariari eskatu dio “inplikazio ekonomiko handiagoa”
Joseba Agirretxeak baieztatu du Europako Kultur Hiriburutza-urtea ospatzeko egitasmoak “ikuspuntu globala” duela eta “ezinbestekoa” dela “Donostia, Gipuzkoa eta Euskadirentzat”
EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeak gaur baieztatu du “aldi berria” irekitzen dela Donostia 2016 Kulturarako hiriburutza-urtea egitasmoa “seriotasunez eta konpromisoarekin” landuko delako, eta Kulturarako Estatu Idazkariari eskatu dio “inplikazio ekonomiko handiagoa”.
Joseba Agirretxeak, Euzko Abertzaleak taldean kultura gaietarako bozeramaileak, gaur goizean José María Lasalle ere agertu den Kultura Batzordean esan duenez “Donostia 2016 egitasmo globala da eta funtsezkoa da hiriarentzat, Gipuzkoarentzat eta Euskadi osoarentzat” eta horregatik Espainiar Gobernuari eskatu dio “behar besteko konpromiso ekonomikoa, sei hilabete barru, ekimena hasten denean den-dena behar bezala saiatua eta prest egon dadin”.
Agirretxeak gogoratu duenez egitasmo honen inguruan “seriotasunik eza” eman da; zentzu berean baieztatu duenez “EAJ-PNVk konfiantza itzuliko dio ahalegina merezi duen egitasmoari, proiektua guztientzat da eta inplikatuta dauden erakunde guztien babesa eta indarra behar du”.
Amaitzeko, Agirretxeak kritikatu du Jose Ignacio Wert, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministroaren jarrera “keinurik txikiena ere ez du egin Batzordearen alde; errespetu handiagoa erakutsi behar zukeen Ganbera honetan egin den lanarekiko” salatu du.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10