Prentsa Aretoa

2015/06/10

Espainiar gobernuak uko egin dio Euzko Abertzaleak taldeak kontrol bilkurarako oroimen historikoari buruz aurkeztu zuen galdera Presidente ordeak erantzuteari

Aitor Estebanek iragarri du kexa aurkeztuko duela Bozeramaileen Batzordean.

rss Ezagutzera eman
eaj, pnv, congreso, pregunta, vicepresidenta, veto

ARGAZKIA JAITSI

Aitor Estebanek, EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak taldearen bozeramaileak, gaurkoan salatu duenez Espainiako Gobernuak uko egin dio Euzko Abertzaleak taldeak oroimen historikoari buruz kontrol bilkurarako aurkeztu zuten galdera Presidente ordeak erantzuteari .

Galdera atzeratuta geratu da eta atzo arratsaldeko azken orduan esleitu zitzaion Defentsa Ministroari, erabaki horrekin Euzko Abertzaleak taldearen kexa ereginez: " Hainbat Ministeriori (Kultura, Defentsa eta Justizia) dagokien kontua da, eta Gobernuaren izenean hitz egiten duen Presidenteordearen erantzun politikoa behar da”, ezarri du Aitor Estebanek. Dena dela, Gobernuak ez zituen Euzko Abertzaleak taldearen argudioak kontuan hartu eta uko egin dio galdera hori Presidente ordeak erantzuteari.

Aitor Estebanek "ez dugu ulertzen Presidenteordea neurrigabe babesteko ahalegin hori" salatu ondoren esan du kexa aurkeztuko duela datorren astean ospatuko den Bozeramaileen Batzordean.

“Onartzerik ez dagoena da PSOEren bozeramaileak Presidente ordeari astero era guztietako galderak egitea eta urtean behin edo birritan egiten dugunok luparen azpian jartzea eta erantzunik ez ematea hainbat departamentu ukitzen dituen galderari" salatu du Aitor Estebanek.

Gure Legebiltzar Taldea