Prentsa Aretoa

2015/06/10

Isabel Sánchez Roblesek baieztatu du Hirugarren Sektorearen legea "argi eta garbi" konstituzioaren kontra doala

Diputatu jeltzaleak defendatu duenez "asistentzia eta gizarte zerbitzuei dagokienez, eskuduntza esklusiboa foru erakundeena eta Herrialde Historikoena da" eta gaineratu duenez " Francoren diktadura ere ez zen hori zalantzan jartzera ausartu".

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Isabel Sánchez Roblesek, Diputatuen Kongresuan EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak talde barruan gizarte gaietarako bozeramaileak, gaurkoan salatu du eztabaidatu berri den eta Diputatuen Kongresuko Osasun eta Gizarte Gaien Batzordean laster bozkatuko den Hirugarren Sektorearen Legea "argi eta garbi" konstituzioaren kontrakoa dela.

Diputatu jeltzaleak defendatu du "Herrialde Historikoek asistentzia eta gizarte zerbitzuen alorrean konstituzioa egin aurretik ere izan duen eskuduntza esklusibo eta berezia", eta hori ere Gernikako Estatutuaren 10. artikuluan jasota dagoela ezarri du. Zentzu berean gogoratu duenez "esklusibotasun hau Espainiar Konstituzioaren Laugarren Xedapen Gehigarrian ezarritakoaren bidez blindatuta dago, bereziki aitortzen eta babesten dituelako Foru Herrialdeek zentzu honetan dituzten eskubide historikoak". "Eskuduntza berezia da, foru oinarriak dituena, Foru Erakundeek egikaritu izan dute eta Francoren diktadura ere ez zen auzitan jartzera ausartu" baieztatu du.

Sánchez Roblesek era berean gogoratu du ekimen honek Euskadiko Hirugarren Sektorean eragin duen gaitzespena, bereziki Eusko Legebiltzarrean garrantzi handiko eta ikuspegi integraleko beste lege egitasmoa dagoenean, Hirugarren Sektoreko erakundeek ongizate eragile diren heinean , gizartean duten parte hartzea bideratzen duena".

Amaitzeko, Sánchez Roblesek deitoratu du "jabetzearen teknika erabili izana" eta "Estatuaren aldetik Autonomi Erkidegoenak diren eskuduntzak bereganatu izana". " Gehiegikeria hau izan da gure eguneroko ogia legegintzaldi osoan" ezarri du.

Euzko Abertzaleak taldeak jakinarazi du, eskuduntza kontuak direla eta, EAJ-PNVk ezetza ere bozkatuko duela Boluntariotza Legearen bozketan.

Gure Legebiltzar Taldea