Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2015/06/16

Aitor Estebanek Sáenz de Santamaríari egotzi dio " PSOEren kontuei baino ez diela begiratzen", Euzko Abertzaleak taldeak egin duen galdera erantzuteari uko egin diola ikusita

Diputatuen kongresuko EAJ-PNVren legebiltzar taldeko bozeramaileak Bozeramaileen Batzordean bere taldearen ezadostasuna adierazi du iragan astean Gobernuak Joseba Agirretxeak oroimen historikoari buruz aurkeztu zuen galdera erantzuteari uko egin ondoren.

rss Ezagutzera eman
eaj, pnv, congreso, aitor esteban, vicepresidenta,

ARGAZKIA JAITSI

Aitor Estebanek, EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak taldeko bozeramaileak, Soraya Sáenz de Santamaría Gobernuko Presidente ordeari deitoratu dio " Kontrol bilkuretan PSOEren gaiei baino ez diela erantzuten", Joseba Agirretxeak Gobernuko Presidenteordeari oroimen historikoari buruz egin zion galdera erantzuteari uko egin zitzaiola ikustean. "Hernando jaunaren Presidente Orde ematen du" salatu du Euzko Abertzaleak taldeko bozeramaileak .

Aitor Estebanek komunikabideen aurrean salatu bezala, gaur bertan kexa formala aurkeztu du Bozeramaileen Batzordean eta iragan asteko galdera Gobernuko Presidente ordeak erantzun behar duela arrazoitzeko azalpena eman du " Gai hau, oroimen historikoarena, hiru Ministerio ukitzen dituen gaia da eta erantzun politikoa behar da. Inolako arautan ez da esaten PSOEk baino ez duela Presidenteari eguneroko gaiei buruzko galderak egiteko eskubidea eta gainerako taldeok gardentasunari edo bere ardurako beste gaiei buruz baino ezin dugula galdetu" kritikatu du Euzko Abertzaleak taldeko bozeramaileak.

Estebanek amaitzeko esan duenez "Presidente ordea neurrigabe babesteko asmoa dago" eta deitoratu du Justizia Ministro Rafael Catalá izango dela Joseba Agirretxearen galdera biharko kontrol bilkuran erantzungo duena. "Irenstea baino ez zaigu geratzen" ezarri du Aitor Estebanek.

 

Gure Legebiltzar Taldea