Prentsa Aretoa
2015/06/16
Agirretxeak bizitza amaierako prozesuan arreta paliatibo unibertsala jasotzeko eskubidea defendatu du eta zentzu horretan "urrats berria" ematea eskatu du
“Amaitu dira tabuak. Bizitza kalitatea garrantzitsua da, baina heriotzaren kalitatearen inguruan ere hitz egin beharko genuke" baieztatu du Joseba Agirretxeak.
Joseba Agirretxeak, Diputatuen Kongresuko Euzko Abertzaleak talde barruan Osasun gaietarako bozeramaileak gaur defendatu du bizitza amaierako prozesuan arreta paliatibo unibertsala jasotzeko eskubidea, baina zentzu horretan "urrats berria" ematea eskatu du. "Gizarte irekian bizi gara, gure gizartea prest dago egoera horiei normaltasun osoz aurre egiteko. Bizitza kalitatea garrantzitsua da, baina heriotzaren kalitatearen inguruan ere hitz egin beharko genuke. Amaitu dira tabuak" baieztatu du.
Bizitzaren amaiera prozesuaren aurrean pertsonak dituen eskubideak arautzeko Lege Proposamena kontuan hartzeko eztabaidaren harira, Agirretxeak zera defendatu du "bizitzaren amaierako azken momentuetan administrazioek arreta egokia bermatu behar dute, egoera horretan egon daitezkeen pertsona guztien beharrizan fisiko,sozial,emozional eta espiritual guztiei erantzuna emateko gai diren talde sozio-sanitarioak prestatuz".
Diputatu jeltzaleak zentzu berean baieztatu duenez "orain arteko tradizioan, gizakiak gaixotasunak sendatzea izan du helburu" eta gaineratu duenez "amaiera onari ez zaio behar besteko arreta eman, agonia eta sufrimendua bizitzaren amaieraren berezko ezaugarri direla pentsatuta; baina gizartean eta osasun arretan eman den eboluzioak eragin du bizitzaren amaierari ere duintasuna eskatzea".
Amaitzeko eta Euskadin "bizitza amaierako prozesuan pertsonek duten eskubidea egintzen bidez bermatzen dela "baieztatu ondoren, Agirretxeak eztabaida hori " egoki eta beharrezko jo du" . Amaitzeko defendatu duenez " Autonomi Erkidegoak dira gai honen inguruko lege marko propioa garatu ahal eta behar dutenak".
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10