Prentsa Aretoa

2015/06/16

Euzko Abertzaleak taldeak Tren Sektoreari buruzko Lege Egitasmoa errefusatu du "interes orokorra kontzeptua neurrigabe erabiltzeko asmoa" antzeman daitekeelako

EAJ-PNVk salatu egin du Trenbide Sarea Interes Orokorreko izendatu izanak autonomi erkidegoen eskuduntzak urratzen dituela eta Auzitegi Konstituzionalaren dotrinaren kontrakoa dela.

rss Ezagutzera eman
eaj, pnv, congreso, isabel, enmienda, totalidad, f

ARGAZKIA JAITSI

Diputatuen Kongresuko EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeak osoko zuzenketa aurkeztu du gaur Espainiar Gobernuari Tren Sektoreari buruzko Lege Egitasmoa itzultzea eskatzeko "interes orokorra kontzeptua neurrigabe erabiltzeko asmoa" antzeman daitekeela argudiatuta .

Erregistratu berri den idazkian, Euzko Abertzaleak taldeak zera baieztatzen du "Azpiegitura bat Interes Orokorreko jotzeko erabili diren irizpide eta kontzeptuak ez daude mugatuta eta ez da errealitatearen lerro argirik ezartzen". Halaber, EAJ-PNVren arabera ez dira kontuan hartu "Auzitegi Konstituzionalak berak trenbide gaietako eskuduntzen banaketaren inguruan egin dituen adierazpenak”.

Hori dela eta, Euzko Abertzaleak uste du "Interes Orokorreko Trenbide Sarearen definizioaren idazketa alternatiboa egin beharko litzatekeela, Auzitegi Konstituzionalaren dotrina errespetatuko duena  eta  irizpide geografikoez gain, sortzetiko irizpide funtzional eta historikoetan oinarritua izanik,Euskal Autonomi Erkidegoak gai honetan izan ditzakeen eskuduntzak urratuko ez dituena”.

Hain zuzen ere, Euzko Abertzaleak taldeak azpimarratu duenez, Espainiar Konstituzioaren bidez, Estatuak Autonomi Erkidego bat baino gehiago zeharkatzen duten tren eta bide garraioen eskuduntza dauka, eta Autonomi Erkidego bakoitzak eskumenak ditu trenbideak bere bidea Autonomi Erkidego horren barruko herrialdean baino egiten ez duenean. Era berean, Gernikako Estatutuaren 10.32 artikuluak ezartzen du trenbide eta trenen eskumena Euskal Autonomi Erkidegoaren barruan arautu behar den eskuduntza esklusiboa dela. 

Gure Legebiltzar Taldea