Prentsa Aretoa
2015/06/17
Aitor Estebanek Montorori iragarri dio Ertzaintzaren LEPa errekurritzea litzatekeela "forutasuna ez betetzea eta Eusko Jaurlaritzarekin arazo serioa sortaraztea"
Euzko Abertzaleak taldeko bozeramaileak gogoratu duenez Segurtasun Batzordea bera da polizia kopuruak ezartzen dituena, eta kopuru hori 8000koa dela. Era berean esan du deialdiak Gobernu zentralari ez diola "kosterik" eragiten.
Aitor Estebanek, EAJ-PNVren Legebiltzar taldearen bozeramaileak, Cristobal Montoro Ogasun eta Administrazio Publikoetako Ministroari iragarri dionez "Ertzaintzaren LEParen kontrako errekurtsoa aurkezteak forutasuna ez betetzea suposatuko luke, eta arazo handia eragingo litzateke Eusko Jaurlaritzarekin" .
Espainiar Gobernuari kontrola egiteko bilkuran, Gobernu zentralak Eusko Jaurlaritzari Ertzaintzaren LEParen kontrako errekerimendua bidali duela jakinik,Aitor Estebanek Montoro Ministroari galdetu dio " Gobernua zergatik ote dagoen horren tematuta Ertzaintzaren garapen arautua eragozteko eta behin eta berriro LEP deialdiak errekurritzeko".
Estebanek gogora ekarri nahi izan du Ertzaintzaren foru izaera, Espainiar Konstituzioaren Lehen Xedapen Gehigarrian jasota dagoena, eta azpimarratu du Segurtasun Batzordea dela bere lehentasun eta mugak ezartzen dituena, hau da, Ertzaintzak 8000 polizia izan ahal dituela. Zentzu horretan eta hamar urteko epean 3.000 ertzain baja izango direla aurreikusita, Aitor Estebanek LEParen komenigarritasuna defendatu du adostuta dauden kopuruetara iristeko. Era berean esan du LEP horrek ez diola Gobernu zentralari kosterik suposatuko eta ez duela ezta, defizit publikoari ere eragingo .
Amaitzeko, Euzko Abertzaleak taldeko bozeramaileak gogoratu du Alderdi Popularrak Eusko Legebiltzarrean inposatu zuela Segurtasun Batzordean adostu zen ertzain kopuruari eusteko ekimena .
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10