Prentsa Aretoa

2015/06/24

Aitor Estebanek Rajoyri egin dio "Borondatezko Gizarte Aurreikuspena" Estatu mailan bultzatzeko politika bideratzeko eskaria

Bozeramaile jeltzaleak Espainiar Gobernuko Presidenteari egotzi dio bere politiken bidez gai aurreratu eta garrantzitsuak "auzitan" jartzen dituela.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Aitor Estebanek EAJ-PNV Legebiltzar Taldeko bozeramaileak Mariano Rajoyri premia osoz eskatu dio "Estatu mailan Borondatezko Gizarte Aurreikuspena bultzatzeko politika " bideratzea.

Kontrol bilkuran, Estebanek salatu du Espainiar Gobernuak bete gabe utzi duela Gizarte Segurantza sistema egokitzeko eta eguneratzeko 27/2011 Legean ezarritako agindua. Lege honetan Gobernuari sei hilabeteko epea eman zitzaion gizarte aurreikuspen osagarriaren garapen mailari eta garapena sustatzeko har daitezkeen neurriei buruzko txostena egiteko. " Legea indarrean sartu zen 2013ko urtarrilaren batean, baina bi urte geroago ez dute horren inguruko txostenik egin" azpimarratu du Euzko Abertzaleak taldeko bozeramaileak.

Aldi berean, diputatu jeltzaleak Espainiar Gobernuko Presidenteak deitoratu dio "auzitan jartzen dituela" Gizarte Aurreikuspen Osagarrirako "egitasmo aurreratu eta garrantzitsuak". Zentzu horretan azpimarratu duenez "Ministerio ezberdinetatik askotariko diskurtsoak entzun ditugu sistemaren etorkizunean eragin kaltegarria izan dutenak, sistema bera ahultzeko neurriak bultzatu direlako", besteak beste Espainiar Gobernuak Borondatezko Gizarte Aurreikuspen buruzko Euskal Legearen kontra aurkeztutako inkonstituzionaltasun helegitea, erakundeei EPSVetan eta pentsio planetan ekarpenak egiteari jarritako debekua , enpresa itunak kriminalizatu izana, eta abar. 

Gure Legebiltzar Taldea