Prentsa Aretoa
2015/06/25
Isabel Sánchez Roblesek Trenbide Sektorearen Legearen "asmo zentralizatzaile sakona" kritikatu du
Diputatu jeltzaleak salatu du Espainiar Gobernuak "interes orokorra" kontzeptua neurririk gabe erabiltzen duela eta ez dituela kontuan hartzen Auzitegi Konstituzionalak zentzu horretan egindako adierazpenak.
Isabel Sánchez Roblesek, EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak Taldeko bozeramaileak, Trenbide Sektorearen gaineko Legearen "asmo zentralizatzailea" kritikatu du, eta Ana Pastor ministro andreari gogoratu dio bere Ministerioak aurkeztutako testuak errepikatu egiten dituela "Auzitegi Konstituzionalak eskuduntzen banaketaren inguruan egin dituen eragozpen handiak, gaitzespen gogorrak eta ñabardura ugariak".
Sánchez Roblesek, Euzko Abertzaleak lege honi aurkeztu dion osoko zuzenketa defendatzeko, Auzitegi Konstituzionalaren 245/2012 epaia ekarri du gogora gai horren inguruko eskuduntzen banaketa bi ardatz nagusitan oinarritzen dela ezartzen duena "herrialde ardatza eta interes orokorra". "Lehena, bakarra ez bada ere, bada funtsezkoa eta oinarrizkoa".
Sánchez Roblesek era berean gogoratu du Eusko Jaurlaritzak zentzu bereko adierazpenak egin dituela Espainiar Gobernuak arau honetan eta 2003ko Legean interes orokorreko kontzeptu honetaz ezartzen duen definizioa dela eta Sustapen Ministerioarekin interes orokorreko jotzen diren linea eta trenbide zatien inguruan duen auziaren kariaz. “Ez dituzte muga zehatzak ezartzen eta ez dute inolako lerro argirik aurreikusten Interes Orokorreko Trenbide Sarea kontzeptuarekin definitzen duten errealitatearen inguruan" salatu du.
Hori dela eta, diputatu jeltzaleak "Interes Orokorreko Trenbide Sarea kontzeptuaren idazkuntza alternatiboa egitea" eskatu du, "Sustapen Ministerioak orain arte kontzeptuari eman dion interpretazioarentzako lekurik egon ez dadin"."Interpretazioak euskal autonomi erkidegoak gai honetan dituen eskuduntzak erabat baliogabetzen ditu" salatu du.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10