Prentsa Aretoa

2015/06/26

Aitor Esteban, Ministro aldaketaren ostean: “Gobernu espainola norabide gabe dabil, denbora agortu zaio eta lehen bait lehen hauteskundeak deitu beharko lituzke”

Isabel Sánchez Roblesek Wert Ministroaren kargu uztea albiste bikaintzat hartu du “euskal hezkuntza sistemarentzat ezin txarragoa” izan delako

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Aitor Estebanek EAJ-PNV Legebiltzar Taldeko bozeramaileak, Wert Ministroaren aldaketa ezagutu ondoren baieztatu du “Gobernu espainola norabide gabe dabil, denbora agortu zaio eta lehen bait lehen hauteskundeak deitu beharko lituzke”. Estebanek esan duenez azken hilabetetan Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentearen kudeaketa politikoa “desastre hutsa” izan da.

Hezkuntza Ministroaren aldaketari buruz “bakarrik itxurazkoa” dela adierazi du . “Aldaketak ez dio sustapen politiko edo norabide berri bati erantzuten, baizik eta  Wert Ministroaren arrazoi personalak bultzatutako aldaketa da”.

Isabel Sánchez Roblesek EAJ-PNV Legebiltzar Taldeko Hezkuntza bozeramaileak Wert Ministroaren kargu uztea albiste bikaintzat hartu du “euskal hezkuntza sistemarentzat Ministro ezin txarragoa” izan delako. Sánchez Roblesek salatu du “Wert Ministroak LOMCE legea aurrera eraman duela talde politikoen oposaketarekin, hezkuntza sektoaren oposaketarekin eta gizarte osoaren oposaketarekin”. Horrexegatik, Ministro aldaketa “aukera ona” izan daitekela adierazi du, Legealdi osoan “Wert Ministroarekin ezinezkoa izan den elkarlana eta elkarrizketari ekiteko”. Era berean, Ministro berriari “Hizkuntzaren Konferentiza Sektoriala deitu dezan” eskatu dio, “hare gehiago, hauteskundeen ondorioz gehiengoak aldatu direnean”.

Azkenik, Sánchez Roblesek gogoratu du egungo erabateko gehiengoa aldatu bezain pronto LOMCE indargabetzeko konpromisoa duela EAJk.

Gure Legebiltzar Taldea