Prentsa Aretoa

2015/06/30

Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeak adierazi duenez "Kartzelaldi iraunkor berrikusgarria ezkutuko betirako kartzela zigorra bezalakoa litzateke, ez baitu zentzurik ez gizalegearen arabera ezta politikoki edo juridikoki ere " eta Auzitegi Konstituzionalean errekurritzea erabaki du

Aitor Estebanek oposizioko talde guztiekin izenpetu du egitasmoaren kontrako inkonstituzionaltasun errekurtsoa.

rss Ezagutzera eman

EAJ-PNVren Euzko Abertzalea taldea  oposizioko talde guztiekin batera  izan da Kartzelaldi iraunkor berrikusgarriaren kontrako inkonstituzionaltasun errekurtsoa izenpetzeko ekitaldian.

Aitor Esteban, Euzko Abertzaleak taldeko bozeramailea, gaurkoan, Diputatuen Kongresuko Argüelles Aretoan,  errekurtsoa izenpetzeko egin den  ekitaldian izan da eta neurri honek "gizalegearen arabera edo politikoki eta juridikoki erre zentzurik ez duela" esan du. Halaber,  neurri hau "ezkutuko betirako kartzela zigorra"  dela baieztatu du .

Komunikabideei eginiko adierazpenetan, Estebanek zera kritikatu du " PPren helburua izan da  delinkuentzia eta terrorismoaren arazoari aurre egiteko orduan, Zigor Kodean aurreikusitako zigorrak gogortzea" eta gaineratu duenez " zigorrak gogortzearen adierazpenik nagusiena da ezkutuko betirako kartzela zigorra ezartzea" .

Euzko Abertzaleak taldearen bozeramaileak baieztatu duenez "EAJ-PNV ez dago PPk bilatzen duen ereduan sakontzeko prest, hau da, AEBn dagoen eredua; guk Norvegiako ereduaren aldeko apustua egiten dugu, hau da, birgizartzeratzea helburu duena". Zentzu berean esan duenez " arazoaren jatorrira jo behar da, zigorra areagotzearekin erantzun gabe".

Amaitzeko, Aitor Estebanek zera adierazi du " Kartzelaldi iraunkor berrikusgarriak insegurtasun juridikoa eragiten du, eta  neurri horren bidez Espainiar Konstituzioaren 25.1 artikulua urratzen da". " Arrazoiak egon  badaude errekurtso hau Auzitegi Konstituzionalean aurkezteko, eta neurri hau indarrean sar ez dadin" ezarri du .

Gure Legebiltzar Taldea