Prentsa Aretoa
2015/06/30
Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeak Nazio Segurtasun Legea "ez beharrezko, zehaztugabe eta inbaditzaile" jo du, eta Espainiar Gobernuari itzultzea eskatu du
EAJ-PNVk "konstituzionalizatu gabeko krisi estatu berria" sortzen dela salatu du "polizia autonomikoak AGEren mende egotera igaroko direlako"
Diputatuen Kongresuko EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak legebiltzar taldearen esanetan Nazio Segurtasun legea "ez beharrezkoa, zehaztugabea eta inbaditzailea" da, eta Espainiar Gobernuari itzultzea eskatu du .
Gaurkoan erregistratu den osoko zuzenketan, Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeak salatu du Lege Egitasmo honek "kontzeptu berria" sortzen duela, `Nazio Segurtasuna´ hain zuzen ere. Kontzeptu hau ez dago Konstituzioan jasota eta Segurtasun Publikoaren gainetik jartzen da, azken hau Konstituzioak aurreikusten duena, aldi berean, Konstituzioan jasotzen diren alarma, salbuespen eta sitio egoerei traba eginez ”.
Emilio Olabarriak, Euzko Abertzaleak talde barruan Barne Gaietarako bozeramaileak,esan du "´Nazio Segurtasun Sistema´ izenarekin bateratzen den guztia aktibatzeak ondorio argia duela Estatuko Administrazioaz besteko erakundeen baliabideen antolaketan" eta gaineratu duenez "horren eraginez, polizia autonomikoak Estatuaren Administrazioaren mende egotera igaroko dira".
Zentzu berean esan duenez "inolako baldintzarik gabeko baimen tazitua ere suposatzen du, Estatuko Administrazioaz besteko erakundeen baliabideak erabili ahal izateko, eta Estatuko Administrazioa izan dadin, era guztiz arbitrarioan, Estatuko Administrazioaz besteko erakundeen menpeko giza baliabideak eta baliabide materialak noiz eta nola erabiliko diren erabakiko duena”.
Olabarriak amaitzeko iragarri duenez "krisi- egoeren zehaztapen argirik ezak eskuduntzen banaketarako eskema konstituzional bera nahas dezake, beste erakundeen autonomia inbadituz, itxuraz iraunkorra izan daitekeen egoera hipotetiko baten mehatxu pean".
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10