Prentsa Aretoa

2015/07/07

Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeak Trenbide Sektorearen Legea errefusatu du, eta Espainiar Gobernuaren "desleialtasun instituzionala" salatu du

Proposamenaren eztabaidaren kariaz egin zen diskurtsoarekin ados, EAJ-PNV-k salatu du "Legeak azaleko birzentralizatzaile nabarmena" duela .

rss Ezagutzera eman
eaj, pnv, congreso, sector ferroviario, tren, fome

ARGAZKIA JAITSI

EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak taldeak  kontra egin dio gaur Diputatuen Kongresuko Sustapen Batzordean onartu den Trenbide Sektorearen gaineko Legeari. Legea onartu egin da EAJ-PNV-k kontrako botoa eman dion arren .

Arauari buruzko eztabaida egin zenean egin zen diskurtsoarekin ados, Euzko Abertzaleak taldeak salatu egin zueu Lege honen "azaleko birzentralizatzaile nabarmena" eta  Autonomi Erkidegoek trenbide gaietan dituzten eskuduntzei zaien "errespetu eskasa" . Zentzu berean, EAJ-PNV-k  Espainiar Gobernuaren "desleialtasun instituzionala" kritikatu du .

Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeak azpimarratu du etorkizuna "trenean bidaiatuko dela" eta horregatik "ezinbestekoa da gai honen inguruko adostasuna edo akordioa lortzea, eta konstituzioari zor zaion errespetua zaintzea". Dena dela, Talde Popularrak muzin egin die Euzko Abertzaleak Lege Egitasmo honi aurkeztu dizkion zuzenketa guztiei.

Hain zuzen ere, EAJ-PNV-k defendatu du  Lege Egitasmoan jasotzen den bezala "trenbide sarea interes orokorreko izendatzea" behar bezala arrazoituta egon behar dela, eta izendapen hori automatikoki egitea deitoratu du. Era berean gogoratu duenez "Izendapen honek bat egin behar du Auzitegi Konstituzionalaren beraren dotrinarekin,  nagusitzen den irizpidea delarik ibilbidearen herrialde esparrua, interes orokorreko irizpidea interpretazio mugatzaile eta osagarritzat jotzen delako".

Gure Legebiltzar Taldea