Prentsa Aretoa

2015/07/08

Olabarriak salatu duenez Espainiar Gobernuak seme-alaba bi edo gehiagoren amentzat proposatu duen osagarria " bitxikeria eta elektoralismo hutsa" baino ez da

Toledoko Itunaren Batzordean Euzko Abertzaleak taldearen bozeramaileak baieztatu duenez "ez da zentzuduna, ezta onuragarria ere, jaiotze tasak bultzatzeko politika hamarkada batzuen buruan produzituko den eskubidea baliatzeko aurreikuspenaren mende jartzea".

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Emilio Olabarriak, Toledoko Itunean Euzko Abertzaleak taldearen bozeramaileak, gaurkoan baieztatu du Espainiar Gobernuak seme alaba bi edo gehiagoren amentzat proposatu duen pentsioaren osagarria "bitxikeria izateaz gain, elektoralismo hutsez eginiko zerbait" dela.

Olabarriak aitortu du "pentsioen osagarria igotzea ondo dago kontzeptu eta printzipio gisa" eta zentzu horretan baieztatu du "jaiotzak suspertzeko politikak garrantzitsuak" direla "biztanleriaren joeraren piramidea aldatzeko"; baina, era berean salatu duenez, "ez da zentzuduna ezta onuragarria ere, jaiotza sustatzeko politikak hamarkada batzuen buruan produzituko den eskubidea baliatzeko aurreikuspenaren mende jartzea, seme alabak dituzten pertsonek ez dakitelako aldi horretan pentsio sistema publikoa egongo ote den eta egoera hori babestuta egongo ote den".

Olabarriak zentzu berean gogoratu duenez "sormen kreatiboa edo eskubidearen edo biologiaren erabilera alternatiboa ematen ez den edozein herritan, jaiotzak sustatzeko politikak seme alabak izateko adin tartean kokatzen diren bikote edo emakumeen tartean kokatzen dira".

Amaitzeko,Diputatu jeltzaleak kritikatu du osagarriak izaera kontributiboa duela, bere ustez "asistentziala edo ez kontributiboa" izan behar duelako, hain zuzen ere, "aurrekontu hori falta delako ".

Gure Legebiltzar Taldea