Prentsa Aretoa
2015/07/08
Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeak Espainiar Gobernuari egotzi dio Nazio Segurtasunerako Legearekin "Autonomi Estatuaren berezko printzipioak arriskutan jarri izana"
Emilio Olabarriak iragarri duenez "onartuko ez duguna da legegintzaldiaren amaiera honetan, PP-k, PSOE-ren laguntasunarekin, Oinarrizko lege baten bidez konstituzio edo estatutuaren ordenamendua aldaraztea".
EAJ-PNV-ren Euzko Abertzaleak legebiltzar taldea Nazio Segurtasun Legearen kontra agertu da eta, zentzu berean, Espainiar gobernuari deitoratu dio " arrisku larritan jartzen dituela Autonomi Estatuaren beraren oinarri diren printzipioak".
Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeak Nazio Segurtasun Egitasmoari aurkeztu dion osoko zuzenketa defendatzeko, Emilio Olabarriak, Diputatuen kongresuko EAJ-PNVren taldeko Barne eta Justizia gaietarako bozeramaileak, kritikatu egin du Segurtasun Nazionala kontzeptua "lausoa eta metajuridiko izateraino heltzen dela" eta salatu duenez "horren definizio orokorrarekin Estatuko Administrazioak autonomietako administrazioek eta toki erakundeek kudeatzen dituzten eskuduntza guztiak beregana ditzake egoera bat nazio segurtasunaren mende dagoela aldarrikatzen badu".
Olabarriak zentzu berean iragarri duenez "Espainiar Gobernuko presidenteak, ezin ditu,dekretu bidez, autonomietako politikak bere nahierara erabili" eta azpimarratu duenez "interes orokorra definizioa dena bada, eskuduntza guztiak, autonomikoak bereganatzeko aukerak ere hor daude".
Olabarriak amaitzeko esan du Lege honek ez duela balio, Nazio Segurtasuna bereizteko kontzeptuak araudi bereziek arautzen dituztelako.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10