Prentsa Aretoa

2015/07/09

Estebanek PSOEri iragarri dio Autonomia estatutuen kontrako aurretiazko errekurtsoa "hasiera okerra" dela "zalaparta handiz iragartzen ari diren" erreforma konstituzionalari begira

Euzko Abertzaleak taldeko bozeramaileak salatu du PP "presaka eta korrika" ari dela Diputatuen Kongresuan onartu gabe dauden legeak izapidetzen eta gaineratu du kasu honetan "PSOE ren babes irmoarekin" egiten ari dela.

rss Ezagutzera eman
eaj, pnv, congreso, aitor esteban, recurso, previo

ARGAZKIA JAITSI

Aitor Estebanek, Diputatuen kongresuan, EAJ-PNV-ren Euzko Abertzaleak taldeko bozeramaileak, PP eta PSOE kritikatu ditu Autonomia Estatutuen kontrako aurretiazko inkonstituzionaltasun errekurtsoa onartu dutelako. Estebanek salatu du PP "presaka eta korrika" ari dela Diputatuen Kongresuan onartu gabe geratu diren legeak izapidetzen, eta gaineratu du kasu honetan "PSOE-ren babes irmoarekin" egiten ari dela. Aitor Estebanek era berean baieztatu du arau honek lortzen duen bakarra dela "hurrengo legegintzaldiei begira egon daitezkeen babesak edo konponbideak zailagotzea".

Euzko Abertzaleak taldearen bozeramaileak iragarri duenez, Lege honen onarpena "oso hasiera okerra" dela PSOE " komunikabide guztietan zalaparta handiz iragartzen ari den " Konstituzioaren erreformari buruzko eztabaidari begira.

Gure Legebiltzar Taldea