Prentsa Aretoa
2015/07/10
Pedro Azpiazu: “Gaur gainditutako Gastu Muga PPk hauteskundeetarako prestatuko duen plubli-erreportajearen lehen kapitulua besterik ez da"
Euzko Abertzaleak taldean gai ekonomikoetarako eta aurrekontuetarako bozeramaileak salatu duenez "Espainiar gobernuak Ganbera erabiltzen du, martxa militarraren erritmoan, inora ez doazen Aurrekontuak inposatzeko. Aurrekontuok PP ederresteko baino ez dute balio"
EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak taldeak gaurkoan baloratu ditu Ministroen Kontseiluak Administrazio Publiko guztietarako onartu berri duen Aurrekontu Egonkortasunerako eta zor publikorako helburua eta 2016 urteko Aurrekontuetarako onartu duen gastu ez finantzariorako gehiegizko muga ,Gastu Muga deritzona.
Pedro Azpiazuk, Euzko Abertzaleak Talde barruan gai ekonomikoetarako eta aurrekontuetarako bozeramaileak, gaurkoan baieztatu duenez "PPk hauteskundeetarako prestatuko duen publi-erreportajearen lehen kapituluaren aurrean gaude" ,eta kritikatu duenez "Espainiar Gobernua, martxa militarraren erritmoan ari da inora ez doazen Aurrekontuak inposatzen" .
Zentzu berean, Diputatu jeltzaleak salatu du Gobernua Ganbera erabiltzen ari dela "PP ederresteko besterik balio ez duten Estatuko Aurrekontu Orokorrak onartzeko", urte amaieran hauteskunde orokorrak aurreikusita daudela kontuan hartu gabe. Zentzu berean esan duenez "adar jotze galanta da kontuena moduko prozedura serio eta garrantzitsua presaka eta korrika onartzea, hurrengo legegintzaldirako gehiengoen aldaketa dakarren une politiko honetan ”.
Azpiazuk kritikatu duenez "Espainiar gobernuak, beste behin ere, legea bete gabe utzi du eta prozedura guztien gainetik egin du Itun Ekonomikoaren Batzorde Mistoa deitu ez duelako EAEren aurrekontuen egonkortasunari eusteko helburuak ezartzeko orduan".
Amaitzeko, Azpiazuk espainiar gobernuari iragarri dionez "Euzko Abertzaleak legebiltzar taldean ez gaude prest hasi berri den publi-erreportaje honetan konpartsa gisa erabil gaitzaten" .
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10