Prentsa Aretoa
2015/07/15
Estebanek Europari eskatu dio greziar krisia "eskuzabaltasunez ixtea, gobernatzeko mekanismoak hobetzea eta europar integrazioa indartzea"
Euzko Abertzaleak taldeko bozeramaileak baieztatu duenez "kontua da ikustea akordio honek Grezia oraingo egoeratik ateratzeko balio ote duen ala laugarren erreskatearen edo zorra zati batean barkatzeko egoeran egongo ote garen”.
Aitor Estebanek, EAJ-PNV-ren Euzko Abertzaleak taldeko bozeramaileak, aitortu duenez "egoera momentuz konpondu da, Grezia eurotik irtetea Greziarentzat oso txarra eta Europarentzat arriskutsua izango litzatekeelako", baina "Greziako krisia eskuzabaltasunez ixtea" eskatu du "ezin delako beti adabakiak jartzen egon". "Gobernatzeko mekanismoak hobetu behar dira, eztabaidak ezin ditugu azken momenturako utzi, orain egoeraren jarraipena egin behar da eta europar integrazio maila handiagoa behar da" esan du.
Gaurkoan, Diputatuen Kongresuan, azken Europar Kontseiluari buruz egin den eztabaidan, Estebanek zera iragarri du "gai hau ezin da etengabe europar erakundeen agendan egon, euroeszeptikoek nahiko luketen egoera emango litzatekeelako" eta baieztatu duenez "kontua da ikustea akordio honek Grezia oraingo egoeratik ateratzeko balio ote duen ala laugarren erreskatearen edo zorra zati batean barkatzeko egoeran egongo ote garen".
Estebanek azaldu du berak ez dituela ulertzen "batzuen eta besteen mugimenduak" eta greziarren estrategiaz esan du "erabat nahasia" izan dela "azkenean, inora ere ez iristeko". Zentzu berean esan duenez, Tsiprasek erreferenduma deitzean "uko egin zion bere erantzukizunari". Estebanen ustetan "Gobernuek irtenbideak bilatzeko derrigorra dute eta ez diote herritargoari pilota bueltatu behar, batez ere epea agortzear dagoen momentuan", baina onartu egin duenez "Greziak ez zuen akordioa onartzea baino beste aukerarik".
Jeltzaleen bozeramailea kritikoa izan da Alemania, Norvegia eta Suedia eta Baltiko aldeko gobernuek Grezia "beste biraketa batez estutzeko" erakutsi duten jarrera ikusita, eta Espainiar Gobernuko presidenteari galdetu dio "Europan zer defendatu duen" . Zentzu berean, Rajoy-ri deitoratu dionez ez dakiguna da akordioarekin ados ote zauden edo beste konponbideren bat hobeto egongo zela pentsatzen duzun".
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10