Prentsa Aretoa
2015/07/15
Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeak Espainiar Gobernuari deitoratu dio "kongresua lotsagabeki eta bere hauteskunde helburuetarako" erabiltzen duela, "ezertarako balio ez duten Aurrekontu Orokorrak onartzeko"
Pedro Azpiazuk salatu duenez "gaur eman da Ganbera honetan aurrekaririk izan ez duen iruzur demokratikoaren lehen urratsa".
EAJ-PNV-ren Euzko Abertzaleak taldeak Espainiar Gobernuari egotzi dio Diputatuen kongresua "lotsagabeki" erabiltzen duela "bere hauteskunde helburuak" lortzeko "prozedura derrigortuz eta ezertarako balioko ez duten Estatuko Aurrekontu Orokorrak onartzera bideratutako epeak baliatuz".
Gastu gailurra deritzonari buruzko eztabaidaren kariaz, Euzko Abertzaleak talde barruan ekonomia eta aurrekontu gaietarako bozeramaile Pedro Azpiazuk baieztatu duenez "hurrengo Gobernuak aurrekontua goitik behera berraztertu eta berregin beharko du". Zentzu berean salatu duenez "gaur emango dira Ganbera honetan aurrekaririk ez duen iruzur demokratikoa burutzeko lehen urratsak”.
Diputatu jeltzaleak era berean kritikatu du Itun Ekonomikoa aztertzeko Batzorde Mistoa ez dela batzartu hurrengo urteetarako defizit muga ezartzeko, eta azaldu duenez "Espainiar Gobernuak,beste behin ere, Legea eta ezarritako prozedurak urratu ditu". "Suposatzen dut horrek esan nahiko duela Euskadiko erakunde politikoak ez dituztela inolako defizitek baldintzatzen" esan du ironiaz.
Halaber, Autonomi Erkidegoek "defizita murrizteko ahalegin guztiak egiten dituztela" kritikatu ondoren Pedro Azpiazuk zera galdetu dio Montorori "nola liteke hurrengo ekitaldirako gastu ez finantzarioa oraingo ekitaldikoa baino %4,4 baxuagoa izatea?" eta azalpenak eskatu ditu "Ministerioen gastu eskuragarria ez aldatzearen (zero igoera) inguruan".
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10