Prentsa Aretoa
2015/07/15
Euzko Abertzaleak taldeak baieztatu du Auzitegi Nazionalak GAL erakundearen biktimentzako kalte ordainei buruz eman duen epaitza “zentzugabea da juridikoki eta moralaren aldetik”, eta Giza Eskubideen Europar Epaimahaiari eskatu dio egoera konpontzea
Emilio Olabarriak adierazi duenez epaitza honek Terrorismoaren Biktimen gaineko Lege Integrala,Zigor Kodea eta Giza Eskubideen Europar Epaimahaiaren jurisprudentzia urratzen ditu.
EAJ-PNV-ren Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeak gaurkoan baieztatu du ez duela onartzen Auzitegi Nazionalaren epaitza,zeinen bidez uko egin zaion GALen biktimei kalte ordaina emateari , biktima hauek ETArekin harreman izan dezaketelako. EAJ-PNV-ren esanetan epaitza “zentzugabea da juridikoki eta moralaren aldetik” eta Giza Eskubideen Europar Epaimahaiari eskatu dio egoera konpontzea.
Emilio Olabarriak, Euzko Abertzaleak talde barruan Justizia eta Barne gaietarako bozeramaileak, baieztatu du epaitza honek “ Terrorismoaren Biktimei aitortza eta babes osoa emateko Lege integrala , Zigor kodea eta Giza Eskubideen Europar Epaimahaiaren jurisprudentzia” urratzen dituela.
Olabarriak era berean esan du epaitza “bereziki kezkagarria” dela GALen krimenak delitutzat jo ezin direla ezartzen duelako “ ETAren kideen kontra egin zirelako” , eta berriro azpimarratu du gai honek “ ezinbesteko ordaina behar duela”.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10