Prentsa Aretoa

2015/07/16

Estebanek PP eta PSOEri gaitzetsi die Auzitegi Konstituzionalaren aurrean Autonomi Estatutuen kontrako aurretiazko errekurtsoa onartu izana 

"Ez dut ulertzen zer bilatzen duten, are gutxiago konstituzioaren erreformez eta akordio anitzez ari diren horiek", adierazi du Euzko Abertzaleak Taldeko bozeramaileak.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

 

 

Aitor Estebanek, EAJ-PNVren Legebiltzar Taldearen bozeramaileak PP eta PSOEren kontrako adierazpenak egin ditu gaur, elkarrekin Autonomia Estatutuen kontrako aurretiazko inkonstituzionaltasun errekurtsoa onartu dutelako. Estebanek baieztatu duenez "ez dakit bi horiek ( PP eta PSOE) zer bilatzen duten, sistemaren beraren oinarriak aldarazita" eta gaineratu duenez "ez dut ulertzen ez batzuen jarrera ezta besteena ere, baina are gutxiago konstituzioaren aldarazpenez eta akordio anitzez hitz egiten ari direnena".

Bozeramaile jeltzaleak salatu duenez "botere judiziala, Auzitegi Konstituzionaleko 12 magistratuk osatzen dutena, ezin da ordezkari politikoek erabakitakoaren eta herritarrek berretsitakoaren gainetik jarri" eta baieztatu duenez "Autonomia Estatutuei errekurtsoa aurkeztuz lortzen den gauza bakarra da akordio politikoa zailago egitea".

Zentzu berean, Aitor Estebanek gogoratu du Auzitegi Konstituzionalaren dotrinak ezartzen duela Espainiar Konstituzioa bete gabe dagoela eta Autonomi Erkidego bakoitzean lortzen den akordio politikoaren bidez lortzen den garapena behar duela. Zentzu horretan PP eta PSOE alderdiei egotzi die "akordioen bidean beste zulo bat egin izana" eta baieztatu duenez aldarazpen honek "ezegonkortasun eta ziurgabetasun juridiko handiagoa" eragingo du.

Amaitzeko, Estebanek PP eta PSOE-k aldarazpen hau burutzeko erabili duten argudioa kritikatu du: "Zuek frustrazioa saihesteaz ari zarete baina, nork eragiten du hemen frustrazioa herriak onartu eta berretsi dituen estatutuei errekurtsoak jarriz? Nork eragiten du frustrazioa eta ziurgabetasun juridikoa? Zuek. Eta orain adabakia jarri nahi dute konponbidea sinple eta argia denean: errekurtsorik ez aurkeztu" ezarri du.

 

Gure Legebiltzar Taldea