Prentsa Aretoa
2015/07/16
Euzko Abertzaleak Taldeak abortuaren erreforma errefuxatu du “behar ez den zerbait” delako, “kaltegarria gainera eta PPko barne arazoak konpondu nahian egindakoa”
Joseba Agirretxeak adierazu duenez “egun indarrean dagoen legeak adostasun garrantzitsua lortu zuen” eta gogorarazi du “garrantzitsuena da bai juridikoki eta baita osasun aldetik ere segurtasuna bermatzea”.
Euzko Abertzaleak Taldeak abortuaren erreforma errefuxatu du gaur “behar ez den zerbait” delako, “kaltegarria gainera, eta PPko barne arazoak konpondu nahian egindakoa”.
Joseba Agirretxeak Euzko Abertzaleak Taldean berdintasun gaietarako bozeramaileak adierazi duenez “datu ofizialen arabera abortuen kopuruak behera egin du indarrean dagoen legearekin eta adin txikiek beren guraso edo tutoreen baimenik gabe egiten dituzten abortuen portzentajea kopuru osoaren % 0,44koa da”. Horrexegatik, “aldaketarako arrazoirik ez dago” EAJren ustetan.
Agirretxeak esan duenez “indarrean dagoen legeak ezartzen du familia giro berezi eta korapilatusak dauzkaten adin txikientzat ere Estatuak segurtasun juridikoa eta baita osasun aldetik bermatu behar duela . Eztabaida ez da adin gabeek egiten dituzten abortuekin ados gauden ala ez, baizik eta berme guztiekin egin dezaten”.
Diputatu jeltzaleak azpimarratu du ere “2010ean izandako eztabaidan adostasun garrantzitsua lortu” zela eta EAJk adostasun hori mantentzea defendatzen duela.
Azkenik, Agirretxeak gogorarazi du “hainbat erakunde, Nazio Batuen erakundeko Giza Eskubideen batzordea esaterako, kezkatuta azaldu da lege honekin” eta PPri egotzi dio gainditutako aldaketarekin “bietako bat: edo egun indarrean dagoen epe legerakin ados zaudete edo itxurazko erreforma proposatu duzue”.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10