Prentsa Aretoa
2015/07/22
Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeak Hezkuntza Ministro berriari eskatu dio "errebalida" azterketekin ez segitzea, eta gogora ekarri dio EAJ-PNV LOMCE legearen kontra dagoela
Joseba Agirretxeak Méndez de Vigoren aurrean salatu duenez "LOMCEk eskumen banaketaren erregimen konstituzionala urratzen du eta Euskadik hezkuntza gaietan dituen eskuduntzen hustea eragiten du".
EAJ-PNV-ren Euzko Abertzaleak taldeak Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministro berriari exijitu dio errebalida azterketekin "ez segitzea", eta gogoratu egin dio EAJ-PNV eta Eusko Jaurlaritza osoa LOMCEren kontrako jarrera sendoa erakutsi izan duela.
Iñigo Méndez de Vigok Diputatuen Kongresuan Hezkuntza Ministro gisa izan duen lehen agerraldian, Joseba Agirretxeak, EAJ-PNV-ren Euzko Abertzaleak taldeko Diputatuak, salatu duenez "LOMCE legeak eskumenen banaketaren erregimen konstituzionalaren urraketa suposatzen du eta Euskadik hezkuntza gaietan dituen eskuduntzak hustea eragiten du" .
Agirretxeak era berean baieztatu duenez LOMCE legeak "ez du lortu hezkuntza sistemak behar duen egonkortasuna bermatzeko behar den adostasun sozial eta politikoa" eta gaineratu duenez "legeak planteatzen dituen helburuak euskal hezkuntza sistemak gaindituak ditu jada". "Lege hau ez da Euskadirentzat, ezin dugu alde bakarreko aldarazpen berdintzailerik onartu, gure hezkuntza sistemaren kalitatea ahuldu egiten dutelako" ezarri du .
Errebalida azterketei dagokienez, Diputatu jeltzaleak Ministroari exijitu dio "horiekin ez segitzea, hezkuntza indibidualizatua, gaitasunetan oinarritua eta ezagutzen metatzailea garatu ahal izatea eragozten duelako".
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10