Prentsa Aretoa

2015/07/23

Euzko Abertzaleak taldeak Lanbide Heziketaren arauketa berrian Euskadiko enplegu politika eraginkorrak babestea lortu du

Olabarriak salatu duenez "hasiera batean arau honek zapaldu egiten zituen 2010an EAEren ardurapean jarri ziren eskuduntzak", eta bere ustez horrek agerian uzten du "PP-k eta Espainiar Gobernuak Autonomi Estatutuen aurreikuspenak mesprezatu egiten dituztela".

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

EAJ-PNV-ren Euzko Abertzaleak taldeak Diputatuen Kongresuan onartu berri den Lanbide Heziketaren arauketa berrian Euskadiko politika eraginkorrak babestea lortu du.

Emilio Olabarriak, Euzko Abertzaleak talde barruan Enplegu gaietarako bozeramaileak, deitoratu du lan esparruan lanbide heziketa sistemaren berrikusketarako lege Egitasmoak "hasiera batean 2010 urtean Euskadiko Autonomi Erkidegora transferitu ziren eskuduntza hauek" zapaltzen zituela. Bere hitzetan " horrek erakusten du Talde Popularrak eta Espainiar Gobernuak mespretxatu egiten dituztela AUtonomi Estatutuen aurreikuspenak, eta bereziki Euskadikoa bezain bakana den kasuan".

Edozein kasutan, Olabarria pozik agertu da horren eskuduntza garrantzitsu hori babestea lortu delako . "Autonomi mailako Lanbide Heziketa sistema egotea ahalbidetzen du, Euskadiren kasuan bereziki, punta-puntakoa eta erreferentziazkoa dena.

Amaitzeko, Olabarriak kritikatu duenez "Espainiar Gobernuak sistematikoki eta Lege guztien bidez, konstituzionaltasun araudiaren gainetik egiten du eta Autonomi Erkidegoen eskuduntzak urratzen ditu, eta horrek etsipena eta nekea eragiten du" ezarri du.

 

Gure Legebiltzar Taldea