Prentsa Aretoa
2015/07/31
EAJ-PNV-k “iruzur demokratiko” eta “hiritarrei egindako iruzur” jo du Estatuko Aurrekontu Orokorren egitasmoa
Pedro Azpiazuk kritikatu du Espainiako Gobernuko presidente Mariano Rajoyk, Estatuko Aurrekontu Orokorren egitasmoaren aurkezpenean,“ez ditu aipatu hiritargoak egin behar izan dituen sakrifizioak azken urteetan egindako erreformak jasotzeko, hala nola, lan erreforma eta gizarte gastu publikoa”.
-
EAJ-PNV-k “iruzur demokratiko” eta “hiritarrei egindako iruzur” jo du Estatuko Aurrekontu Orokorren egitasmoa 2015/07/31
Pedro Azpiazu, Diputatuen Kongresuan ekonomia gaietarako bozeramaile jeltzalea, kezkatuta agertu da Mariano Rajoyk, Espainiako Gobernuaren presidenteak, gaur goizean aurkeztu duen Estatuko Aurrekontu Orokorren egitasmoaren aurrean. Azpiazuren esanetan aurrekontu egitasmoa “hauteskunde ikuspuntutik ulertu behar da, izan ere, PP-k boto eskukada bat lortzearren datozen hauteskundeei begira abian jarri duen publizitate erreportajearen zatia da”.
Aurrekontuez esan du “ iruzur demokratikoa” eta “ hiritar guztiei egiten zaien iruzurra” dela “ezin baitira gehiengo batzuen bidez onartu, kudeatu beharko dituenak beste gobernu bat izango denean, parlamentuko bestelako gehiengo batzuekin”.
Halaber, diputatu jeltzaleak zera azpimarratu du “hauteskundeak egiteko prozesua aurreratzeak berarekin dakar horretarako behar den informazio ekonomikoa ez izatea , eta horrek ikuspuntu tekniko-ekonomikotik ere baliogabetzen ditu aurrekontuak eurak”.
Beste alde batetik, Pedro Azpiazuk Rajoy esandakoa kritikatu du, izan ere, “ez du esan langabezi tasa %25 ingurukoa dela edo lan ezegonkortasuna, gazteen langabezia eta desberdintasun soziala oso handia dela. Hau guzti hau, ez da batere ona publizitate erreportajearentzat”. Gainera, Espainiako Gobernuaren presidenteak azken urteetan egin dituen erreforma handiez hitz egin du baina “ ez ditu aipatu “ez ditu aipatu hiritargoak egin behar izan dituen sakrifizioak azken urteetan egindako erreformak jasotzeko, hala nola, lan erreforma eta gizarte gastu publikoa”.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10