Prentsa Aretoa

2015/08/14

Aitor Estebanek Barne ministroaren eta Rodrigo Ratoren arteko bilera “ez beharrezkoa, onartezina eta justifikazio gabekoa” dela esan du

Kongresuko bozeramaile jeltzaleak Fernández Díazen “dimisioa” eskatu du eta ministroak “sinegasrritasuna galdu” duela adierazi du.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Aitor Esteban, Kongresuko bozeramaile jeltzaleak, Jorge Fernández Díaz Barne ministroaren eta Rodrigo Ratoren arteko bilera “ez beharrezkoa, onartezina eta justifikazio gabekoa” dela esan du gaur goizean. Ministroa ministerioaren bulegoan batzartu zen Ratorekin uztailaren 29an; azken hau korrupzio delituengatik inputatua dago gaur egun. Estebanen aburuz, “Fernández Díaz bere sinesgarritasuna galdu du” hiritargoaren aurrean eta orain bere “dimisioa aurkeztu beharko luke”.

Bozeramaile jeltzaleak Fernández Díazi gogoratu dio, ministroa izanik, bere bulegoan gauzatzen diren batzarrak ezin dutela inoiz izaera pertsonala izan. “Sinestezina da zuk lerraldi hau, hanka-sartze hau, normaltasun demokratikoaren sinbolotzat hartzea; (Ratorekin batzarra) ez beharrezkoa, onartezina eta justifikazio gabekoa izan da, eta hiritargoak erakunde politikoengan duen konfiantzaren kontra doa”.

Estebanen esanetan, “ministroak bere betebeharrak nahastu ditu”. Bere ustez, “arau etikoak eta estetikoak” batzarra ez egitera behartzen zuten. “Politika ez da bakarrik legaltasuna; etika eta erabakiak hartzea ere bada”, gehitu du.

Gure Legebiltzar Taldea