Prentsa Aretoa

2015/08/21

Euskal Taldeak gogor eta sendo egin die kontra Aurrekontuei eta zuzenketa osoa aurkeztu du

EAJk aurkeztu duen idazkian “iruzur demokratikotzat” jotzen du aurrekontuen proiektua hauteskundeen atarian gaudela aurkeztea eta onartzea. EAJren ustez “aurrekontuan Euskal Yrako ezarritako partidan ez dago behar beste diru konpromisoa betetzeko, hau da, obra 2019rako amaitzeko”.

rss Ezagutzera eman
Euskal Taldeak gogor eta sendo egin die kontra Aurrekontuei eta zuzenketa osoa aurkeztu du

ARGAZKIA JAITSI

Gaurkoan EAJ-PNV Euskal Taldeak adierazi du “gogor eta sendo egiten diola kontra” Estatuaren 2016ko Aurrekontuaren Lege-Proiektuari, eta ildo horretatik zuzenketa osoa aurkeztu du.

Gaur goizean erregistratutako idazkian Euskal Taldeak azaldu du hiru arrazoi nagusi daudela zuzenketa aurkezteko, beste arrazoi batzuk beste direla.

Lehenbizi EAJk hauxe esan du: “iruzur demokratikoa da hauteskunde orokorren ondoren aldatuko den gobernuak orduan edukiko ez duen gehiengoaz baliatuz aurrekontuak onartzea”. Ildo beretik jarraitu du: “askoz ere begirune handiagokoa izango litzateke herritarrentzat gobernu berriak aurkeztuko balu aurrekontuen proiektua eta berak egingo balitu hura onartzeko ahaleginak”.

Gainera Euskal Taldeak uste du Estatua Euskadin egiten ari den inbertsio garrantzitsu bakarra, Euskal Yan egiten ari dena, ez dela “behar bestekoa konpromisoa betetzeko, hau da, obra 2019rako amaitzeko”. Eta gaineratu du: “proiektu hori funtsezkoa da Euskadirentzat; gehiegi luzatzen ari da eta ezin dugu segitu berandutza pilatzen”. Horregatik Alderdi Popularraren Gobernua eskatu dio “konpromiso handiagoa Euskadiko abiadura handiaren proiektuarekin”.

Azkenik, esan du “ekitaldiko une hauetan eskura daukagun oinarrizko informazio ekonomikoa ez dela nahikoa egoera makroekonomikoa argitzeko eta aurrekontuko sarrerak eta gastuak finkatzeko” eta adieraz du “egoera ekonomikoa aldatzen ari dela eta gobernu berriak eta parlamentu berriak proiektuaren oinarrizko kopuruak aldatu beharko dituztela”.

Euskal Taldeak iragarri du EAJ Euskal Taldeko eledun ekonomiko Pedro Azpiazuk defendatuko duela aurkeztu duten zuzenketa osoa abuztuaren 25ean eta 26an egingo den eztabaidan.

Gure Legebiltzar Taldea