Prentsa Aretoa

2015/08/27

EAJ-PNVk “bidezkoak ez diren eta mugaeguna duten” Estatuko Aurrekontu Orokorren aurkako 8 zuzenketa aurkeztu ditu

Euskal Taldeak euskal autogobernua eta foruak defendatu ditu eta funtsezkoak diren bi proiektu sustatu ditu: Euskal Y-a eta Donostia 2016. Artikulatuaren aurkako sei zuzenketa erregistratu ditu eta beste bi atalen aurka, guztira 143 milioi euroko zenbatekoarekin.

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNVk “bidezkoak ez diren eta mugaeguna duten” Estatuko Aurrekontu Orokorren aurkako 8 zuzenketa aurkeztu ditu

ARGAZKIA JAITSI

  • Pedro Azpiazu - Estatuko Aurrekontu Orokorrak - Zuzenketak
    2015/08/27

    ARTXIBOA JAITSI

Parlamentuko EAJ-PNVren Euskal Taldeak 2016. urteko  Estatuko Aurrekontu Orokorren Legearen Proiektuaren aurkako  8 zuzenketa aurkeztu ditu. Zehatzago esanda, artikulatuaren aurkako 6 zuzenketa erregistratu dira, eta beste 2 Atalen aurkakoak, guztira 143 milioi euroko zenbatekoarekin.

EAJ-PNVk aurkeztu duen osoko zuzenketaren defentsan egin zuen hitzaldiarekin bat, Euskal Taldean gai ekonomikoetan bozeramailea den Pedro Azpiazuk ondokoa ziurtatu du: “tramite hau ez da bidezkoa eta Aurrekontu hauek mugaeguna dute”. Horregatik Euskal Taldeak artikulatuaren aurkako sei zuzenketa aurkeztea erabaki du, “oinarrizkoak eta uko egin ezinezkoak diren  gaietan”, eta beste bi Atalen aurka  “funtsezkoak” diren bi proiektu bultzatzeko. “Azken finean  Talde Popularrak ukatu ezin dituen proposamen argiak eta zuzenak, PPk konstituzionalitatearen blokea zaindu eta eskuratutako konpromisoak bete nahi baditu, ezin ditu gure eskaerak baztertu”, adierazi du Azpiazuk.  

Ertzaintzaren EEP, hautespen prozesuak eta  eskumenak

Euskal Taldeak gogorarazi du “botere publiko guztien betebeharra dela, Konstituzioan onartzen den  erakunde-bermea  betez,  une eta toki oro foraltasunaren irudi aintzatetsia zaintzea”.  Horregatik eta Ertzaintzaren foru izaera kontuan hartuta, EAJ-PNVk “Ertzaintzako funtzionario bihurtzeko plazen eskaintza Segurtasun Batzordean hizpatu zen kopurura iristeko beharrezkoa izatea” eskatu du;  ezarri zen  kopuru hori 8.000 agentekoa zela. Euskal Taldeak gogorarazi du datozen hamar urteetan 3.000 agente baino gehiago izango direla baja hartuko dutenak eta horregatik  Segurtasun Batzordean hizpatu ziren agente horiek iritsiko direla bermatzen duen apurka-apurkako inkorporazioa defendatzen du. 

Halaber, enplegu publikoaren kontratazioa  malgutzeko balio duen zuzenketa bat aurkeztu da, eta beste bat funtzionarioen eskalei tratamendu bera ematekoa. 

Horiek ez ezik, eskumenen arloko beste hiru zuzenketa azpimarratu behar dira, bata 2010. Urtean EAEri transferitu zitzaion enplegu politika aktiboen eskumena zaintzekoa, bigarrena diru-laguntzei buruzko  Lege Orokorrari buruzkoa, eta  beste bat foru araubidea eta Ekonomi Ituna begirunez zaintzeari buruzkoa.

Euskal Y-a, 2019ko konpromisoa: 140 milioi €

Europa osorako azpiegitura den Euskal Y-ak, lehentasuna duenak eta Atlantikoko Trenbide Korridorearen atala denak,  “atzerakuntza nabarmena du”  eta Aurrekontuen proiektu honetan duen zuzkidura “ez da nahiko, argi eta garbi, obra 2019. urtean amaitzeko Sustapeneko  ministroak   jendaurrean hartu zuen konpromisoa betetzeko”. Horregatik, Euskal Taldeak Euskal Y-rako esleituta dauden partidak 140 milioi eurotan areagotzea proposatu du, hau da,  guztira 431 milioi €-ra  iritsi arte. 

EAJ-PNVk gehikuntza hori 2019ko helburua betetzeko “gakoak diren bi puntutan, funtsezkoak izango direnak” erabiltzea exijitu du: geltokietako sarrerak  eta Bergararako Korapiloa. 

Donostia 2016: 3 milioi €

Euskal Taldeak salatu du Gobernu zentralak Donostia 2016 Hiriburutza Europarraren proiekturako  ezarri duen aurrekontua beste gobernu zentral batzuek ematen dutena baino “askoz ere gutxiago dela“ eta, hori ez ezik,  “ez datorrela bat Donostia/San Sebastián 2016 Fundazioko beste erakundeek egiten dituzten ekarpenekin”. Aldi berean, EAJ-PNVren ustez  “2016ko EAO-en  Proiektuan  jarri den munta, 1,5 milioi eurokoa, zentzuzko  gutxieneko muntatik oso urrun dagoen zenbatekoa da”. Horregatik, “Estatuko erakunde garrantzitsuen lankidetza eta inplikazioa hobetzearen ondoreetarako” ezarri den zuzkidura hori 3 milioi eurotan gehitzeko eskatu du, guztira 4,5 milioi euroko finantzaketara iristeko  “Donostia, Gipuzkoa eta Euskadirentzat oso garrantzitsua den ikuspegi orokorreko proiektu honetarako”.

Gure Legebiltzar Taldea