Prentsa Aretoa
2015/09/09
Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeak PPri egotzi dio "Donostia 2016-rekin inplikaziorik eta konpromisorik " ez duela, EAJ-PNVk egitasmorako finantzaketa igotzeko egin duen proposamenari uko egin diola ikusita
Euzko Abertzaleak taldeak azpimarratu du Estatuko Aurrekontu Orokorretan ekimen honetarako aurreikusi diren 1,5 milioi euroek "kopuru eskasa" egiten dutela eta horregatik eskatu du partida horretan 3 milioi euroko igoera onartzea. Era berean salatu duenez "ezezko honekin Kultura Ministerioak lehenagotik eman zuen hitza jaten du".
EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak taldeak Alderdi Popularrari egotzi dio gaur Donostia 2016 egitasmoarekin "inplikaziorik eta konpromisorik" ez duela, EAJ-PNVk Estatuko Aurrekontu Orokorretan Donostia 2016 europar hiritartasunerako egitasmo honetarako finantzaketa igotzeko aurkeztu duen proposamenari uko egin diola ikusita. EAJk salatu duenez "ezezko honekin Kultura Ministerioak lehenagotik emandako hitza jaten du" .
Legebiltzar taldeek Aurrekontu Egitasmoari aurkeztu dizkioten zuzenketak eztabaidatzeko Batzordean, Euzko Abertzaleak taldeak azpimarratu du Donostia 2016 egitasmorako aurreikusi diren 1,5 milioi euroak "eznahiko" direla eta 3 milioi euroko igoera eskatu du "Donostiarentzat eta Euskadi osoarentzat horren garrantzitsua den egitasmo global honentzat" .
Talde Popularrak bozketa egin baino lehen iragarri du zuzenketa hori ez dela onartuko eta jarrera hori izan da Euzko Abertzaleak taldeak salatu duena: "Moldeak ere ez dituzte zaintzen; bozketa baino lehen ezetza esatea ere bada bozketa aldez aurretik ebaztea. Hona hemen aurrekontu eta izapide osoa adar jotze hutsa delako beste adierazlea" salatu du Pedro Azpiazuk, Aurrekontu Batzordean jeltzaleen bozeramailea denak .
Euzko Abertzaleak taldeak era berean gogoratu du 1,5 milioi euroko aurrekontua "beste estatu batzuek europar hiriei egin dizkieten ekarpenak baino baxuagoa da eta ez dator bat gainerako erakundeek Donostia 2016 Fundazioari egingo dizkioten ekarpenekin". Zentzu horretan gogoratu du Jose Ignacio Wert Ministro ohiak hitza eman zuela "beharrezko guztia" egingo zuela Hiritartasun Kulturala arrakasta izan dadin. Kultura gaietarako Estatuko Idazkariak Joseba Agirretxeari, Euzko Abertzaleak taldeko bozeramaileari, iragarri zion bere asmoa zela azken ekarpena 4,5 milioi eurokoa izatea .
“Ez dugu ulertzen Espainiar Gobernuak zergatik ez duen egitasmo honek merezi duen neurrian babesten. Tamalgarria da" esan du Agirretxeak. Dena dela, Diputatu jeltzaleak iragarri egin duenez "2016 urterako Estatuko Aurrekontu Orokorretarako parlamentuko tramitea ez da oraindik amaitu, eta guk ekin egingo diogu PPren eta Kultura Ministerioaren konpromisoa orain arte erakutsitakoa baino handiagoa izan dadin".
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10