Prentsa Aretoa

2015/09/16

Euzko Abertzaleak taldeak salatu duenez "Estatuko Aurrekontu Orokorren tramiteak agerian uzten du Euskadiko egitasmo eta lehentasunak ez direla PPren agendan agertzen"

Sustapen Ministro andreak Euskal Y trenbidea 2019 urterako martxan jartzeari buruz berretsi zuen konpromisoaren inguruan Pedro Azpiazuk kritikatu duenez "Espainiar Gobernua badoa beteko ez duen zerbait agindu ondoren".

rss Ezagutzera eman
eaj, pnv, congreso, pge, azpiazu, presupuestos, ta

ARGAZKIA JAITSI

EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak taldeak gaurkoan salatu duenez, 2016 urterako Estatuko Aurrekontu Orokorrak onartzeko izapidetu den tramiteak agerian uzten du "Euskadiko egitasmo eta lehentasunak PPren agendan ez daudela". Pedro Azpiazuk, Euzko Abertzaleak talde barruan ekonomia gaietarako bozeramaileak, adierazpen horiek egin ditu gaur Talde Popularrak EAJ-PNVren taldeak aurkeztu dituen zuzenketa guztiak atzera bota ondoren.

“PP alderdiak eta Espainiar Gobernuak Ertzaintzaren Lanpostu Eskaintza Publikoari aurkeztu zaion errekurtsoa ebazteko aukera galdu dute, gure zuzenketetako batean eskatzen genuen bezala, Aurrekontuen Lege Orokorra aldarazita, baina ez dago borondaterik" deitoratu du Diputatu jeltzaleak. Azpiazuk era berean adierazi duenez "konfirmatuta geratu da Espainiar Gobernuak ez duela beteko Euskal Y trenbidearekin hartu zuen konpromisoa, Estatuak Euskadin duen inbertsio bakarra dena, alegia". Azpiazuk gogoratu duenez 2019 urtean martxan jartzea aurreikusita dago, Sustapen Ministro andreak adierazi bezala. "Aurrekontuetan aurreikusi den kopuruarekin ezinezkoa da AHT 2019 urtean martxan jartzea; Espainiar Gobernua dagoen lekutik doa agindu duen zerbait bate gabe". EAJren diputatuak gogoratu duenez Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeak eskatu egin zuen azpiegitura honetarako partida 140 milioi eurotan igotzea.

Era berean, Diputatu jeltzalea oso kritiko agertu da Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministroak inolako kasurik egiten ez diolako Donostia  2016ko Europar Hiriburua egitasmoari " aipatu ere ez du egin datorren urterako kontuak eta egitasmoak aurkezteko orduan".Azpiazuk zentzu berean adierazi duenez "Donostia 2016 egitasmorako aurreikusi den kopurua  ez da nahikoa eta hori europar erakundeek ere adierazi dute, eta horrela ere, PPk uko egin dio finantzaketa 3 milioitan igotzea, guk eskatzen genuen bezala".

Azpiazuk zera adierazi du azkenean "egiaztatu duguna izan da PPk, kontuak onartzearekin, hauteskundeetarako prestatu duten publierreportajearekin segitzea baino ez zuela nahi; ez da hurbilketarako edo adostasuna lortzeko asmorik egon”.

 

Gure Legebiltzar Taldea