Prentsa Aretoa
2015/09/22
Agirretxeak eta Iparragirrek Sustapen Ministerioak Beasaingo Renferen geltokian hobekuntzak egin ditzan zainduko dutelako konpromisoa adierazi dute
Gipuzkoako Kongresu eta Senatuko EAJko ordezkariek, Aitor Aldasoro alkatearekin batera, hurrengo hilabeteetarako aurreikusitako egitasmoak aztertu dituzte tokian bertan.
Joseba Agirretxea eta Maria Eugenia Iparragirre, Kongresu eta Senatuko EAJko Gipuzkoako ordezkariak, Beasaingo Renferen instalazioetan izan dira gaur. Gorte Nagusietatik Sustapen Ministerioak herriko tren geltokian zenbait hobekuntza egiteko hartu zuen konpromisoa bete dezan zainduko dutela agertu diote Aitor Aldasoro alkateari.
Bisitaren helburu nagusia egin beharreko hobekuntzak zehaztasun handiagoz azaltzea izan da; hain zuzen ere, hurrengo Geltoki Egitasmoan Beasainen aurreikusitako lanek lehentasuna izan dezaten jeltzaleek Gorte Nagusietan Alderdi Popularrarengandik lortu zuten konpromisoaren ondorioz lortutako hobekuntzak. Egitasmoaren lehen fasean 1 eta 2 zenbakidun nasak luzatuko dira, azpiko pasabidea eta nasen artean bi igogailu ere jarriz, irisgarritasuna hobetzeko helburuarekin. 824.899 euroko aurrekontua izango duten lanek 2015eko azken hiruhilekoan lizitatuko dituzte eta 2016ko lehen seihilekoan zehar egingo dituzte.
Joseba Agirretxeak Beasaingo garraio zerbitzuen garrantzia azpimarratu du bere “kokapen estrategikoa” kontuan harturik eta adierazi duenez “ondoz ondoko Espainiako gobernuek ez balute behin eta berriro tren zerbitzuen transferentzia ukatu ez ginateke egoera honatan egongo”. Era berean, Maria Eugenia Iparragirrek ziurtatu du “Ministerioarekin dugun komunikazio bidea mantenduko dugu eta aurreikusitako epeak beteko direla zainduko dugu; bai fase honetan bai hurrengoetan. Izan ere, 2016ko Geltoki Planak ere Beasain helburu moduan izan dezan zainduko dugu”.
Izan ere, bigarren fase baten nasetako argiztapena indartuko dela aurreikusita dago, hain zuzen ere, geltokiko azpiko pasabideko sarrerako eskaileretan eta pasabidean bertan ere. Horrez gain, Ana Pastorrek zuzentzen duen Ministerioak trenak sortzen duen zarataren eragina aztertzeko konpromisoa ere hartu zuen, baita hau ezabatzeko hartu beharreko neurriak hartzeko.
Aurkeztutako Legez Besteko Proposamenean, trenen sarritasuna handitzeko eskaera ere egiten du EAJk, trena garraio publikorako komunikazio sistema moduan indartzeko helburuarekin.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10