Prentsa Aretoa
2015/09/23
Euzko Abertzaleak taldeak Auzitegi Konstituzionalaren erreforma indargabetzea eskatu du, elektoralista eta konstituzioaren kontrakoa delako eta beharrezkoa ez delako
EAJ-PNVk zatikako hiru zuzenketa aurkeztu ditu Lege Proposamenaren artikulu bakoitza kentzeko.
EAJ-PNVren Legebiltzar Taldeak gaurkoan eskatu du Alderdi Popularrak Auzitegi Konstituzionala aldarazteko egin duen proposamena indargabetzea beharrezkoa ez delako eta elektoralista eta konstituzioaren kontrakoa delako.
Gaur goizean erregistratu den idazkian, Euzko Abertzaleak taldeak zera adierazi du "inoiz ez da proposatzen den lege hau egiteko beharra ikusi, betetzen omen duen hutsunerik ez dagoelako, eta inork ere ez duelako hala adierazi,ez dotrinaz ezta alderdi judizialetik ere”.
Zentzu horretan gaineratzen denez "Epaile eta Epaimahaiek justiziaren arabera duten ahalmenaren arabera adostu dutena derrigorrez betetzea da Zuzenbide Estatuaren garapenerako behar den bermerik garrantzitsuenetakoa".
Halaber, Euzko Abertzaleak taldeak salatu duenez "zalantzarik gabe ad hoc legea da Auzitegi Konstituzionalaren ebazpenak Kataluniako erakundeek hipotetikoki urratzearen kontra egin dena" eta agerian geratu da "hau ez dela ordenamendu juridiko-konstituzionalaren hutsunea,baizik eta zentzu erabat elektoralez eginiko legea, aurkezpen publikoan eta izapidetzeko aukeratu den prozeduran ikusi denez".
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10