Prentsa Aretoa
2015/09/24
Olabarriak babes politikan "koherentziarik eza" egotzi dio Espainiar Gobernuari europar araudia betetzen ez duela argudiatuta
Diputatu jeltzaleak exekutiboari galdetu dio "solidariotasun deiak Europar Batzordeak europar babes legeria ez betetzeagatik ireki dizkion zigor espedienteekin bateragarri jotzen ote dituen”.
Emilio Olabarriak, Diputatuen Kongresuko Euzko Abertzaleak taldean inmigrazio gaietarako bozeramaileak Espainiar Gobernuari leporatu dio bere babes politikan "koherentziarik" ez duela Europar Batzordeak Espainiar Erresumari europar babes araudia urratzeagatik zigor espedientea ireki diola ikustean.
Olabarriaren hitzetan "paradoxa" da eta zentzu propagandistikoa antzematen zaio izu egoeretatik ihesi doazen errefuxiatuekin solidario izateko dei formalak egiten dituen bitartean, hainbat esparrutan europar babes arauak urratzeari". Hain zuzen ere, Olabarriak gogora ekarri du Espainiak ez du bere legerian sartu babesa ematen zaion pertsonari nazioarteko babesa, erresidentzia baimena, enplegu eta hezkuntza esparruetan sartzeko aukera eskaintzeko gutxieneko estandarren zuzentaraua; Nazioarteko babesa emateko edo kentzeko prozedurei buruzko Europar Zuzentaraua edo babestuak hartzeko baldintzen inguruko europar araudia. Hiru kasu horietan itxi egin da europar ordenamendu juridikoan sartzeko epea, atzokoan Europar Batzordeak adierazi bezala. “Hona hemen Manikeismoaren adibiderik argiena errefuxiatuen zorigaitzaren inguruan" ezarri du Olabarriak.
Hori dela eta, Diputatu jeltzaleak Espainiar Gobernuari zuzendutako honako galdera idatzia erregistratu du:
Gobernuak uste al du errefuxiatuen krisiaren inguruan egin dituen solidariotasun deiak bateragarriak direla Europar Batzordeak europar babes legeria ez betetzeagatik ireki dizkion zigor espedienteekin?
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10