Prentsa Aretoa

2015/09/29

Euzko Abertzaleak taldeak Mas President-a auziperatu izana deitoratu du. "Politika judizializatzea huts egite larria da, arazo politikoei konponbide politikoak eman behar zaizkie"

Horrela mintzatu da Pedro Azpiazu, Diputatuen Kongresuko EAJ-PNVren taldearen bozeramaile ondokoa, Mas president-a A-9ko kontsultaren kariaz auziperatua izan dela jakin ostean egin dituen adierazpenetan.

rss Ezagutzera eman
eaj, pnv, congreso, azpiazu, mas, imputación, quer

ARGAZKIA JAITSI

EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeak  bere gaitzespen osoa adierazi du  Mas President-a eta  eta Cataluynyako Generalitat-eko  orduko presidente orde eta Hezkuntza Kontseilaria  A-9ko Kontsultagatik auziperatuak  izan direla jakitean: "Politika judizializatzea huts egite larria da, arazo politikoei konponbide politikoak eman behar zaizkie" ezarri du Pedro Azpiazuk,  Diputatuen Kongresuko Euzko Abertzaleak taldeko bozeramaile ondokoak.

“Catalunyar herriaren gehiengoak Catalunyan kontsulta egitearen aldeko agertu eta bi egun geroago, Catalunyako Auzitegi Gorenak Mas, Rigau eta Ortega auziperatzeko hartu duen erabakiak agerian uzten du Cataluynyako herritarren  denborak eta Espainiar Gobernuaren eta espainiar judikaturaren denborak batera ez doazela" esan du Azpiazuk .

Halaber, Diputatu jeltzaleak esan du auziperatze hau heldu dela Espainiar Gobernuko Presidenteak hitz egiteko eskaintza egin eta egun bat geroago. "Esanguratsua da, Rajoyk hitz egiteko eskaintza epela egin eta egun bat geroago, auziperatze hau argitara ematea: Espainiar gobernua norabide zuzenaren kontrara doa" ezarri du Azpiazuk . 

Gure Legebiltzar Taldea