Prentsa Aretoa
2015/09/30
Euzko Abertzaleak taldeak Guindos Ministroarengandik lortu du Bilboko ESS Egitasmoaren etorkizuna bermatzeko konpromisoa
Azpiazuk iragarri duenez jokoan daude "ESS Bilbao eta Lund, Europar Espalazio Iturriaren egoitzaren artean adostutako lan multzoak eta 60 pertsonaren etorkizuna".
EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeak gaurkoan Espainiar Gobernuari kontrola egiteko bilkuraren markoan lortu du Ekonomia eta Lehiakortasun Ministro Lluis de Guindosek "albait arinen, eta legegintzaldia amaitu baino lehen" ERIC-ESS Europar Partzuergoaren kide sortzaile izateko konpromisoa hartzea.
Pedro Azpiazuk EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak taldeko bozeramaile ondokoak gogoratu duenez "Bilbo hiria da Europar Espalazio Iturriaren azpi-egoitza, Zapaterok egin zuen kudeaketa eskas eta desegokiagatik" eta orain "ESS Bilbon zehaztu den egitasmo sendoak langile kualifikatuen garapen zientifiko eta teknologikoa ahalbidetuko du Europa mailan aitortu diren eta ESS-k Lund-en duen Egoitzarekin aurretik adostu diren lan multzoak eraikiz”.
Diputatu jeltzaleak eskatu du Guindos Ministroak Ganberaren aurrean adierazi duen konpromisoa "irmoa eta idatzizkoa" izatea, eta iragarri dionez "Euzko Abertzaleak taldeak eta Eusko Jaurlaritzak hurbileko jarraipena egingo dugu eman duzun hitza bete dezazun eta Euskadirentzat horren balio erantsi handia duen egitasmo garrantzitsuari behingoz egonkortasuna eman diezaiogun".
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10