Prentsa Aretoa
2015/10/01
Estebanek AKren erreformaren aurrean eta catalunyar hauteskundeen ondoren esan duenez "agintekeriaren bidez eta Auzitegiak mugiarazita, ez dute ezer ere lortuko"
EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak taldearen bozeramaileak azpimarratu duenez "Catalunyako PP alderdiak jaso duen zigor zaratatsuak agerian uzten du catalunyar biztanleriaren gehiengoa ez dagoela bere politikekin ados".
Aitor Estebanek, EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak taldeko bozeramaileak, Espainiar Gobernuari eta Alderdi Popularrari iragarri die "agintekeriaren bidez eta Auzitegiak mugiarazita" ez dutela ezer ere lortuko eta catalunyar auzia konpontzeko, "politika egitea" eskatu die.
Euzko Abertzaleak taldeak kontra bozkatuta ere Alderdi Popularrak gaurkoan onartuko duen Auzitegi Konstituzionalaren presazko aldarazpenari buruzko eztabaidan, Aitor Estebanek zera baieztatu du "PPk Catalunyan jaso duen zigor zaratatsuak argi erakusten du catalunyar biztanleriaren gehiengoa ez dagoela haren politikekin ados".
Horregatik, eta igandean catalunyarren % 60 erabakitzeko eskubidearen alde agertu zirela azpimarratu ondoren, Estebanek PPri eta Espainiar Gobernuari eskatu die "elkarrizketari eta negoziaketa politikoari ekitea" , bere ustetan "arazo politikoak ezin baitira Auzitegien esku jarri".
Auzitegi Konstituzionalaren aldarazpenaren arrazoiari dagokionez, Euzko Abertzaleak taldeko bozeramaileak azpimarratu du "hutsune juridikorik" ez dagoela ebazpenak derrigorrez betetzeko beharra ordenamendu juridikoan jasota dagoelako. Gainera Auzitegi Konstituzionalarekin egiten den "erabilera partidista eta elektoralista " kritikatu du eta ezarri du PP alderdiak "botere banaketa goitik behera txikitzen duela, Auzitegi Gorena Gobernuaren aginduen gauzatzaile egin nahi dutelako". "Eta hori, Auzitegi Konstituzionalaren objetibotasunarekiko konfiantza dagoeneko ezerezkoa izango ez balitz" ezarri du.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10