Prentsa Aretoa
2015/10/02
Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeak Sustapen Ministerioari eskatu dio `Pozokoetxeko trenbide zabalgunea´ Basauriko Udalari lagatzea
Ekimena gaur goizean erregistratu da Diputatuen Kongresuan, Kongresuko legebiltzar taldearen eta Basauriko Udal jeltzalearen artean prestatu ondoren
EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeak Legez besteko Proposamena erregistratu du gaur goizean, Sustapen Ministerioari `Pozokoetxeko trenbide zabalguneari tren garraiorako erabilera kentzea eskatzeko, Trenbide Azpiegituren Administratzailearen intereserako beharrezkoa ez dela argudiatuz. Zentzu berean eskatu da lurzoru horiek Bizkaiko udalari edo egoki joko den hirigintza erakundeari lagatzea .
Andoni Busquet Basauriko alkate jeltzalearekin batera prestatu den ekimen honetaz aparte, Kongresuko Euzko Abertzaleak taldeak beste galdera bi erregistratu ditu, bata ahozkoa, Batzordean, eta bestea erantzun idatzia jasotzeko,zeinetan Espainiar Gobernuari eskatzen zaion "Sustapen Ministerioak lurzoru horiei tren garraiorako erabilera zergatik kendu ez dien " azaltzea.
Pedro Azpiazu Euzko Abertzaleak taldeko bozeramaile ekonomikoak azaldu bezala "sei trenbide horiek ez dira erabiltzen, ADIFek ez ditu behar" eta gainera "tren azpiegitura honek herriko auzoen arteko komunikagarritasuna eragozten du, auzo horiek fisikoki banatzen dituelako". Andoni Busquetek, Basauriko alkateak, lurzoru horiek duten garrantzia azpimarratu du "udalarentzat berreskuratzea herritargoak biziki egin duen eskakizuna da, lurzoru hori estrategikoa delako Basauriren garapenerako, hirigintza,ekonomia eta esparru sozialari dagokionez" . Iragan den irailean egin zen osoko bilkuran, Basauriko Udalak akordio bat onartu zuen zeinen bidez Kongresuan ordezkaritza duten udal talde politikoek ADIF erakundeari eta Sustapen Ministerioari Pozokoetxe trenbide zabalgunea Basauriko Udalari lagatzea eskatzea adostu zuten .
Horregatik guztiagatik, Kongresuko Euzko Abertzaleak taldeak eskatu du `Pozokoetxeko trenbide zabalgune " izenarekin ezagutzen diren lurrei tren garraiorako erabilera kentzea eta Basauriko Udalari edo bestela aukeratuko den erakundeari lagatzea. “Ez da eragozpen handirik ikusten, borondate politiko kontua da" azpimarratu du Azpiazuk.
Euzko Abertzaleak taldeak gogora ekarri du hauxe dela Kongresuan hainbatetan egin den erreklamazioa, oraingo legegintzaldian ere bai, Estatuko Aurrekontu Orokorrei aurkeztu zitzaien eta Talde Popularrak onartu ez zuen zuzenketaren bidez lur horiek lagatzea eskatu baitzen.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10