Prentsa Aretoa

2015/10/14

Olabarriak Euskadiko PPrekin izandako "gatazkaren" ostean PP alderdiari gaitzetsi dio "Euskadiko adiskidetze eta elkarbizitzarekin interesik ez duela eta mesprezatzeaz gain interes elektoralen mende jartzen duela"

Emilio Olabarriak, EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak Talde barruan Barne gaietarako bozeramaileak, gaurkoan baieztatu du Alderdi Popularrak interesik ez duela "Euskadiko adiskidetze eta elkarbizitzarekin", eta gaineratu duenez "mesprezatu egiten dute eta interes elektoralen mende jartzen dute".

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Euskadiko PPko presidente andreak bizikidetza ponentziaren inguruan planteatu zuen  eta 24 ordu geroago erretiratu zen proposamenaren kariaz Espainiako PPren eta Euskadiko PPren artean sortarazi zen "gatazkaren" ondoren, Olabarriak kontrol bilkuran Euskadiko normalizazioari eta bizikidetzari buruz salatu duenez PP alderdiak  eta Espainiar Gobernuak "ez dute politikarik ezta jarrera ekintzailerik, euskal hiritargoaren gehiengoak amesten duen zerbaiten alde egiteko".

Olabarriak baieztatu duenez PP alderdia "hiru fronte dituen gotorlekuaren biktima" bihurtu da: "Arantza Quirogak baino gehiago agintzen dutela ematen duten iritzi emaileak, Barne Ministroak baino gehiago agintzen omen duten biktimen elkarteak eta ustez behintzat  emaitzak ematen dizkieten estrategia elektoralak, eta emaitza horiek zikinak eta bidegabeak dira adiskidetzea amesten eta behar duten euskal hiritarren borondatearen kontra daudelako".

Diputatu jeltzaleak amaitzeko esan duenez "PPk bere kabuz jarri du bere burua ez beharrezkoen tokian, baketzearekin eta bizikidetzarekin zerikusia duten gaietan". "Ez dakizue zer gertatzen zaizuen, barruko gatazkak dituzuen, zuen artean hitz egiten ez duzuen edo Euskadiko PPk  Espainiakoaren  jarrera hegemonikoaren aurrean ezer esaterik ote duen. Edozein kasutan, adiskidetzearekin, normalizazioarekin eta bizikidetzarekin interesatuta ez bazaudete, gu eta gainerako alderdi politikoen  artean egingo dugu euskal gizartearen laguntzarekin" aurpegiratu die.

Gure Legebiltzar Taldea