Prentsa Aretoa

2015/10/21

“Bazen legealdi hau amaitzeko ordua!" deitoratu dio Aitor Estebanek Mariano Rajoyri azken kontrol bilkuran, legealdiaren balantze gogorra egin ondoren

“Zurea murrizketa, atzeraldi eta birzentralizatzearen Gobernua izan da" salatu du Euzko Abertzaleak taldeko bozeramaileak.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Aitor Estebanek, EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak taldeko bozeramaileak gaurkoan egin den Legealdi honetako azken kontrol bilkuran Espainiako Gobernuko buruari egotzi dio "bere burua ederresteko balantzea" egin izana, eta azken lau urteotako une garrantzitsuenak aipatu ondoren, Mariano Rajoyri zera deitoratu dio: "bazen legealdi hau amaitzeko ordua!".

“Zurea, murrizketa, atzeraldi eta birzentralizatzearen Gobernua izan da" baieztatu du Aitor Estebanek. "Langabezi tasak OCDEren bataz bestekoa hirukoizten du; enplegu bat izateak ez du pobrezia arriskutik babesten; soka jarri duzu hiritarren lepoan, zorra mailakatu beharrean" .

Euskadiz berba egiterakoan, jeltzaleen bozeramaileak Espainiar Gobernuak azken lau urteotan Euskadiren eskuduntzen kontra aurkeztu dituen 36 errekurtsoak ekarri ditu gogora, eta Exekutibo Zentralaz esan duenez "ez du ezer egin Euskadiko bizikidetza hobetzeko, indarkeriaren garaia amaitu denez geroztik"; "zure Gobernua ere bada, akordioari uko eginez, Lehendakariari erantzuten ez diona; Ertzaintzako lanpostu berriak deitzea eragotzi nahi duena eta polizia integralak europar informazio sareetan sartzeari uko egiten diona”.

Aitor Estebanek era berean gogoratu ditu Alderdi Popularra azken lau urteotan murgilduta egon den ustelkeria kasuak "Barcenas auziak Lehen Ministroaren berehalako erorketa eragingo zuen gutxieneko izaera demokratikoa duen edozein herrialdetan", esan du, eta era berean azpimarratu du Mariano Rajoyren gobernua izan dela "amnistia fiskala ahalbidetu duena, tasa judizialak jarri dituena, aurrekontuak zapalketa bidez onartu dituenak, Parlamentu honen gainetik eginik hainbat Dekretu Lege egin dituena, justizia unibertsala amortizatu duena, mozal legea eta LOMCE bere kabuz eta aldebakartasunez onartu dituena" eta " Catalunyan mehatxu bidez eta epaitegiekin besterik erantzun ez duen desafekzioa eragin duena" .

Aitor Estebanek amaitzeko baieztatu duenez Mariano Rajoyk "bere alderdia uzten du Siriako gudan baino fakzio gehiagorekin; bazen legealdi hau amaitzeko ordua" ezarri du.

 

 

 

Gure Legebiltzar Taldea