Prentsa Aretoa
2015/10/29
Aitor Estebanek uste du Rajoy eta Sánchezen arteko bilera "etorkizuneko gobernurako koalizio abiapuntua" izan daitekeela
Diputatuen Komgresuko EAJ-PNVren Legebiltzar Taldearen bozeramaile Aitor Estebanek uste du Gobernuko presidente funtzioko Mariano Rajoyk eta PSOEren idazkari nagusi Pedro Sánchezek Catalunyako egoeraz hitz egiteko egin zuten bilera "hurrengo gobernu baterako koalizio zabalerako abiapuntua" dela.
-
Aitor Estebanek uste du Rajoy eta Sánchezen arteko bilera "etorkizuneko gobernurako koalizio abiapuntua" izan daitekeela 2015/10/29
Estebanek iragarri du PPren buruak era berean deitu duela Ciudadanos taldeko ordezkari nagusi Albert Rivera eta Podemos taldeko idazkari nagusi Pablo Iglesias. Estebanen esanetan topaketa hauek "kanpaina egiteko" erabili nahi ditu eta gauzak " zentzu horretan ez erraztea " eskatu du Rajoyk .
Europa Pressi eginiko adierazpenetan, Estebanek bilera hori "harrigarri" jo du eta zera gaineratu du "Cesar Luenak, PSOEko Antolakuntza idazkariak, konfiantza eta segurtasuna eman nahi dela esanez egin dituen adierazpenekin lotuta, ematen duhau izan litekeela hurrengo gobernurako koalizio zabalerako abiapuntua, eta hori zentzugabekeria handia izango litzateke. Horrek denak erakusten du Estatuko alderdi nagusi biak oso urduri daudela hurrengo hauteskundeei begira".
Amaitzeko, jeltzaleen ordezkariak kritikatu du PP eta PSOE alderdiek Catalunyaren aurrean daukaten jarrera dela "catalunyarren aldetik egiten diren autogobernu aldarrikapenen aurrean harresia eraikitzekoa, erantzun irekiago bat bilatu beharrean;imajinatzen dut euskal autogobernua defendatzen dutela esaten duten alderdi horiek ere, Euskadin autogobernuaren auzia planteatzen denean, beldur naiz ez ote duten Catalunyan egindako berbera egingo. PSOE eta PP harresi bihurtuko dira".
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10