Prentsa Aretoa

2015/11/02

Aitor Esteban: “Gu ez gara Catalunyako Parlament-en kontrako inongo frontetan sartuko"

ETB2ko 'En Jake' saioan bozeramaile jeltzaleak konfirmatu du Gobernuko presidente ordeak EAJ-PNVri deitu ziola, eta argitu du ez dutela Moncloan bilerarik egingo.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Aitor Estebanek, Diputatuen Kongresuan Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeko bozeramaileak, gaur azpimarratu duenez "EAJ ez da sartuko Catalunyako Parlament-en kontrako inongo frontetan" eta gaineratu duenez "guretzat ezer baino lehenago dago catalunyar gizarteari zor zaion errespetua".

ETB2ko ‘En Jake’ saioan egin zaion elkarrizketan, Estebanek konfirmatu du Soraya Sáenz de Santamaría presidente ordeak Andoni Ortuzarri deitu ziola Espainiar Gobernuak duela gutxi abiarazi duen elkarrizketa errondaren barruan, baina argitu duenez "ez zen dei formalik egin" Moncloan bien arteko bilera egiteko. Edozein kasutan "haiek marra bat marratu nahi dute, gai hau ondo datorkie hauteskunde kanpainarako, baina gu ez gara horretan sartuko”.

Zentzu berean, bozeramaile jeltzaleak baieztatu duenez "dinamika bestelakoa balitz, harreman erronda hori Artur Masekin berarekin hasiko zen, baina hori ez da gertatu". Era berean aitortu duenez "guk behin eta berriz eskatu dugu galdeketa egitea, baina Espainiar Gobernuak etengabe oztopatu ditu catalunyar gizartearen eskariak. Gu beti egon gara elkarrizketaren alde, Espainiar Gobernuak bakarrik erantzuten du legearekin eta Konstituzioa eskuan, baina dena dago borondatearen mende : borondate politikoa badago, Catalunyan galdeketa egin daiteke".

Inkestei buruz eta hauteskundeen ondoren egin ahalko diren akordioez galdetuta, Aitor Estebanek zera azpimarratu du "EAJ-PNVk ez dauka buruan Madrilen Gobernuan sartzea,ezta gutxiago ere" baina era berean esan duenez "hauteskunde hauek ez dira soilik Marianorenak edo Pedrorenak, Albertenak edo Pablorenak; Euskadiri zuzenean eragiten dioten gai asko tartean daude, lurralde eredutik hasita, seguruenik Konstituzioaren balizko erreformaren mahaian egongo den gaia, hain zuzen; eta guk ere hor egon beharko dugu Euskadi eta Catalunyako nazio auziari behin betiko konponbidea emateko".

Gure Legebiltzar Taldea