Prentsa Aretoa
2015/11/08
Aitor Estebanek azpimarratu du EAJ-PNVk Bilbo, Bizkaia eta Euskadiren interesen defentsarako konpromisoa eta jarduketa koordinatua ordezkatzen duela
Bilboko alkatea, Bizkaiko ahaldun nagusia eta BBBren presidente andrea ondoan izan dituela eskaini duen prentsaurrekoan, Kongresuko jeltzaleen bozeramaileak zera baieztatu du: “Gure udalen eta gure jendearen ahotsa Madrilera iristen delako bermea gara”.
-
Aitor Estebanek azpimarratu du EAJ-PNVk Bilbo, Bizkaia eta Euskadiren interesen defentsarako konpromisoa eta jarduketa koordinatua ordezkatzen duela 2015/11/08
Aitor Estebanek, EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak legebiltzar taldearen bozeramaile eta abenduaren 20ko hauteskundeetarako Bizkaiko zerrendaburuak, gaurkoan azpimarratu duenez “EAJ-PNVk ordezkatzen du Bilbo, Bizkaia eta Euskadiren interesen defentsarako konpromiso eta jarduketa koordinatua”. Bilboko Doctor Fleming plazan egin den ekitaldian eta Juan Mari Aburto Bilboko alkatearen eta Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiaren laguntzarekin eta Bizkai Buru Batzarraren presidente Itxaso Atutxa ondoan izan duela, Aitor Estebanek jeltzaleek erakundeen artean eragiten duten lankidetza azpimaratu du: “Gure udalen ahotsaren bermea gara, gure aldundiena, euskal emakume eta gizonen ahotsa Madrileraino iritsiko delako bermea, azken finean”, baieztatu du. Esan duenez, EAJ-PNVk euskaldunon eta Euskadrien alde lan egiten du, Euskadiren ezagutzen dituelako eta “Madriletik ez dizkigutelako hautagaien zerrendak inposatzen”.
Lankidetzan egin den lan honen adibide gisa, Estebanek aipatu ditu, besteak beste, 2014 urtean eta, Diputatuen Kongresuko Euzko Abertzaleak taldearen ekimenari esker, zaratatik babesteko jarri ziren panelak, AP-68 autobideak Ugao-Miraballes zeharkatzen duen bide zatian eragiten duen zarata arintzeko; Basauriko trenbide gunea estaltzeko egitasmorako finantzaketa, 2015eko Estatuko Aurrekontu Orokorretan EAJ-PNVren zuzenketa bidez sartu dena; edo Bilboko kaiak konpontzeko egitasmoa.
Halaber, bozeramaile jeltzaleak “Madrilen Euzko Abertzaleak talde indartsua izateak daukan garrantzia” defendatu du, Espainiar Gobernuaren gelditasunaren eraginez egin gabe dauden egitasmoen ejekuzioa eskatzeko edo adostutako akordioak betetzea exijitzeko orduan. Zentzu honetan, Aitor Estebanek gogora ekarri du “bidesari elektrikoak” izenez ezagutzen direnentzat lortu den beherapena, Euzko Abertzaleak taldeari esker, hurrengo asteotan Ministro Batzordeak onartuko duena eta euskal enpresen argindar fakturaren merkatzea eragingo duena, lantegi horien lehiakortasuna hobetzen lagunduz.
Azkenik, Aitor Estebanek autobide, aireportu eta trenbideen transferentzia eskatu du eta Euskal Y trenbideak daramatzan atzerapenak kritikatu ditu: “Euskadi ez dago Espainiar Gobernuaren agendan, berdin dio zein kolorekoa den; eta hori Euskal Y trenbideak daramatzan atzerapenetan ikusten dugu. Azkenean, hainbat urtertan eskatzen aritu ondoren, Sustapen Ministerioak data bat eman digu: 2019. Hauteskundeetarako aginduetako bat ez izatea espero dugu eta herri honek mereziko lukeen azpiegitura izatea, eta, horrez gain Bilbon lurperatutako trenbidetik sar dadin, trenbide zabalgune horrek hartzen dituen 80.000 metro koadroak hiriarentzako irabazi ahal izateko” ezarri du Estebanek.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10