Prentsa Aretoa

2015/11/09

Aitor Esteban, Parlament-eko osoko bilkura bukatutakoan: “Ez da ulergarria PP,PSOE eta C´s taldeek auzi politiko eta demokratikoari erantzun judiziala eman nahi izatea”

Kongresuko bozeramaile jeltzalea EAJ-PNVren ordezkaria izan da Catalunyako Parlament-en egin den osoko bilkuran, zeinetan Ganberaren “erabaki burujabeari” babesa erakutsi dion eta galdeketa egitea eskatu duen

rss Ezagutzera eman
Aitor Esteban, Parlament-eko osoko bilkura bukatutakoan: “Ez da ulergarria PP,PSOE eta C´s taldeek auzi politiko eta demokratikoari erantzun judiziala eman nahi izatea”

ARGAZKIA JAITSI

Aitor Estebanek, Diputatuen Kongresuko EAJ-PNVren taldeko bozeramaile eta abenduaren 20ko hauteskundeetarako zerrendaburuak, gaurkoan baieztatu duenez “itsu bat edo gor bat baino ez litzateke mehatxu eta epaimahaiekin tematuko” Catalunyako egoera konpontzeko. Esteban EAJ-PNVren ordezkari gisa joan da Catalunyako Parlament-en egin den osoko bilkuran, zeinetan ‘deskonexio prozesuari’ buruzko ebazpen proposamena eztabaidatu den. Jeltzaleen ordezkariak bere eta EAJ-PNVren babesa adierazi du Catalunyar ganberak hartu duen “erabaki burujabearekiko” eta eztabaidaren “izaera demokratikoa” azpimarratu du. “Gaur etorri gara konponbide politikoak behar dituen maila handiko eztabaida politiko batetara. PP, PSOE eta Ciudadanos taldea zergatik daude horren tematuta egoerari erantzun judiziala ematearekin? Ez da ulergarria”.

Estebanek gogoratu duenez Euskadi eta Catalunya gaur egun “une ezberdinetan” aurkitzen dira, baina azpimarratu duenez “helburua berbera da: gure herri biek beren etorkizuna erabaki ahal izatea, alegia”. Zentzu horretan, bozeramaile jeltzaleak Espainiar Gobernuari kritikatu dionez, “mehatxu,epaimahai eta legeak erabiliz baino ez daki erantzuten”, eta Catalunyan galdeketa egin ahal izatea aldarrikatu du: “Esan daitekeen era guztietan esan dugu: catalunyar gizartearen gehiengo zabal batek erreferenduma eskatu du eta Espainiar Estatuak eskari horri erantzuna eman behar dio. Borondate politiko kontua da”, amaitu du.

Gure Legebiltzar Taldea