Prentsa Aretoa
2015/11/11
Aitor Estebanek iragarri du A20a "Euskadirentzat oso garrantzitsua" izango dela, hurrengo legealdian "mugimenduak" emango direlako
Radio Euskadi irratiari eskainitako elkarrizketan, jeltzaleen bozeramaileak zera baieztatu du "inoiz baino beharrezkoagoa da Madrilen EAJ-PNVk bermatzen duen Euskadiren ordezkaritza propioa egotea".
-
Aitor Esteban. Representación propia en Madrid 2015/11/11
-
Aitor Esteban. Reforma de la Constitución 2015/11/11
-
Aitor Esteban. (Catalunya) Referéndum 2015/11/11
-
Aitor Esteban. (Catalunya) La solución pasa por el diálogo 2015/11/11
-
Aitor Esteban. Despropósito de Legislatura 2015/11/11
Aitor Estebanek, Diputatuen Kongresuan, EAJ-PNVren bozeramaile eta Abenduaren 20ko hauteskundeetarako berraukeratua izateko hautagaiak, gaurkoan iragarri du hauteskundeak Euskadirentzat "oso garrantzitsuak" izango direla, hurrengo legealdian "mugimenduak emango direlako". "Inoiz baino beharrezkoagoa da Madrilen, EAJ-PNV bermatzen duen Euskadiren ordezkaritza propioa izatea" azpimarratu du.
Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketan, Estebanek adierazi du bukatu berri den legealdia "zentzugabekeria" izan dela zentzu guztietan, eta horregatik "Mariano Rajoyri Catalunyaz hitz egitea komeni zaio, hiritarrak espainiar Gobernua erori den langabeziaz, ustelkeriaz eta gehiegikeriez ahaztu daitezen".
Catalunyari buruz, Aitor Estebanek baieztatu du konponbidera iristeko "elkarrizketatik" abiatu beharra dagoela "Artur Mas da Rajoyk lehenik eta behin deitu beharko zuena" esan ondoren "eta Parlament-aren gehiengo zabal batek babesten duen erreferenduma egitetik" gaineratuz.
Konstituzioaren balizko aldarazpenaz galdetuta, Estebanek ohartarazpena egin nahi izan du Ciudadanos alderdiak eta antzekoek Ekonomia Itunaren inguruan izan ditzaketen "asmoez" eta PP eta PSOE alderdiez hitz egitean esan duenez "Ekonomia Itunarekiko babesa egintzen bidez erakusten da". Zentzu berean, jeltzaleen bozeramaileak baieztatu duenez, Konstituzioaren aldarazpen hori gertatuko balitz "EAJk eserlekua hartuko luke Euskadi defendatzeko eta euskal nazioaren aitortza eta esparru politiko eta ekonomikoan, Estatuarekin, alde-bitasunean oinarritutako harremana aldarrikatzeko”.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10