Prentsa Aretoa

2015/11/12

Aitor Estebanek ohartarazi du lurralde auzian " birzentralizatzeko asmoak" egon daitezkeela eta horiek Euskadiri eragin diezaioketela

ETBri eskainitako elkarrizketan, jeltzaleen bozeramaileak baieztatu du oraingoa "une garrantzitsua" dela. Zentzu berean baieztatu duenez "Euskadiren alde egingo duten Euskadiko ordezkariak" behar dira, eta ez "Madrilen menpe daudenak".

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Aitor Estebanek, Diputatuen Kongresuan EAJ-PNVren bozeramaile eta abenduaren 20ko hauteskundeetarako hautagaiak, gaurkoan ohartarazi du lurralde auziak "birzentralizatzeko asmoa" eragin dezakeela eta horrek Euskadiri eragin diezaiokeela.

ETB1-en ‘Egun on Euskadi’ saioan egin zaion elkarrizketan, Estebanek esan du catalunyar auziaren eraginez "Eztabaida hau luzatzea interesatzen zaion Rajoyrekin,Espainiar banderaz jantzitako dagoen Estatu gizonaren itxurarekin irten nahi duelako eta horrela ustelkeriaz edo langabeziaz hitz egiteko beharrik ez izateko, birzentralizatze prozesu berria eman daiteke edo,behar bada, Konstituzioaren aldarazpena, zeinetan EAJ-PNVk parte hartuko duen. Agerian dago une garrantzitsuan aurkitzen garela eta horregatik inoiz baino beharrezkoagoak dira Euskadiren alde egingo duten Euskadiko ordezkariak Madrilen izatea" esan du .

Zentzu berean, Aitor Estebanek "konponbideak bilatzea baino,boterea besterik bilatzen ez duten" alderdien kontra hitz egin du  eta, gainera, "Madrilen menpe" daude. "PPri ez dio ardura , boto edo eserlekuak lortzeko ez dutelako garrantzitsu jotzen. Askotan ikusi dugu: PPren edo PSOEren euskal ordezkariek Madriletik esaten dietena bozkatzen dute". Politikaren ikuspegi horren aurrean, Estebanek zera defendatu du "guk politika ulertzen dugu gizartearen arazoak konpontzeko tresna gisa, baina besteen interesa datza  hauteskundeetan emaitza onak lortzean”.

Gure Legebiltzar Taldea