Prentsa Aretoa

2015/11/22

Agirretxea: “A20an Euskadiren etorkizuna jokoan dago eta EAJ da gure herriaren interesen defentsaren bermea”

Begaran ospatutako ekitaldi batean, GBBren presidentea den Joseba Egibarrek adierazi duenez “ez da singularitate edo pekuliaritate kontua, baizik eta herri bezela ditugun eskubideen defentsaren kontua".

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

  • Joseba Egibar Bergaran
    2015/11/22

    ARTXIBOA JAITSI

  • Joseba Agirretxea Bergaran
    2015/11/22

    ARTXIBOA JAITSI

  • María Eugenia Iparragirre Bergaran
    2015/11/22

    ARTXIBOA JAITSI

ARGAZKI GUZTIAK IKUSI  

Joseba Agirretxea, datozen haustekunde orokorretarako EAJren Gipuzkoako Kongresuko hautagaiak, abenduak 20aren garrantzia azpimarratu du eta ziurtatu duenez “ezinbestekoa da EAJren ordezkaritza” Madrilen “EAJk delako gure herriren interesen defentsaren bermea” eta “Euskadi aurrera ateratzeko, gehiegikeriak salatzeko eta gurea dena bete dadin exigitzeko lanaren bermea”.

Bergarako batzoki egunaren ospakizunean, EAJren Gipuzkoako presidentea den Joseba Egibar buru duen ordezkaritzaz inguratuta, Agirretxeak adierazi duenez “Euskadi lehena da EAJrentzat, beti izan da eta izaten jarraituko du, bai Madrilen eta baita erakunde guztietan ere”. Hildo berean, beste alderdien ordezkaritzaren jarrera salatu du: “Beste batzuek, aldiz, Euskadiren ordezkariak direla dioten beste batzuek, ez dute gure herria ezta aipatu ere egiten Madrilen, talde haunditan disolbatzen dira eta ez dute lehenetsiko Euskadi; guretzat bai, Euskadi da lehenik”.

Bestalde, Joseba Egibarrek datozen hauteskundetan “gure herriaren eskubideen defentsa jokoan” dagoela berretsi du. Ez da “singularitate eto pekuliaritate” kontu bat, baizik eta “gure eskubideena, norbanakoarenak eta baita eskubide kolektiboak ere”. Hori nabarmendu du GBBko presidenteak: “Herri honen etorkizuna dago jokoan, bere herritarrena, bere erakundeena; hau da, zuzenean gugan eragina duenarena”, azaldu du, “gaur egun, oraindik ere, jarraitu behar baitugu gure interesak defenditzen Kongresuan eta Senatuan, ez baitigute ezer oparituko”. Errezentralizaziorako tendentzia dagoela esan du, “beste Estatu eredu bat, eredu propioa eta bateratua besterik onartzen ez duen Estatua” eta azpimarratu du  ez dela “ezer asmatu behar”; “begiak ireki” baina ez dela egin behar”. “Ez dute ikusten Kataluniaren eginkizun nazionala? Ez dute sumatu euskal eginkuzin nazionala? Zer uste dute? Elkarbizitza inposatu daitekela?”, galdetu du. “Ba, elkarbizitza politikoa, elkarbizitza pertsonala bezala, adostu behar da”, gaineratu du.

Azkenik, Senaturako hautagaia den Maria Eugenia Iparragirrek datozen hauteskundeen garrantzia azpimarratu du; “Euskadiren interesekin zerikusia duten erabaki asko hartzen dira oraindik Madrilen”. Zentzu honetan, Euzko Abertzaleak Taldeak Madrilen izan duen paper garrantzitsua gogoratu du Iparragirrek, adibidez, Abiadura Handiko Trenari dagokionez. “Nor uste duzue ibili dela ekinean Madrilen Bergarako korapiloa aska dadin? Nor uste duzue ibili dela exijitzen Europari kasu egin dakion eta Euskadi eta Europa lotuko duen ardatz Atlantikoaren aldeko apustu argia egin dadin?”, galdetu du, EAJk Euskadiren aldeko lanean duen “ibilbidea eta konpromisoa” azpimarratuz.

Gure Legebiltzar Taldea