Prentsa Aretoa
2015/11/23
Esteban: “Madrilen egon behar dugu bolada birzentralizatzailea baldin badator, aurre egin diezaiogun"
Herri Irratiari eskainitako elkarrizketan, abenduaren 20ko hauteskundeetarako hautagai jeltzaleak baieztatu duenez "Madrilgo Euzko Abertzaleak taldeak beste batzuek ez duten balioa dauka: jakin badakigu politika egiten eta hitza ematen dugunean, bete egiten dugu".
Aitor Estebanek, abenduaren 20ko hauteskundeetarako EAJ-PNVk Bizkaian aurkeztuko duen zerrendaburuak eta berraukeratua izateko hautagaiak, gaurkoan baieztatu duenez "adi egon behar dugu Madriletik bolada birzentralizatzailea ote datorren ikusteko" eta " EAJ-PNVren ordezkaritza sendoa lortu behar dugu bolada horri aurre egin ahal izateko" .
Herri Irratiari eskainitako elkarrizketan eta une honetan bizitzen ari garen aurre-kanpaina "berezia" dela azpimarratu ondoren esan duenez "ez dira aipatzen ari Rajoyk aurreko legegintzaldian arlo ekonomikoan eta sozialean utzi dituen gabeziak" Zentzu berean azaldu duenez "akordiorako aldi berria zabalduko balitz, Madrilen egon behar dugu gure nazioaren aitortza eta Estatuarekiko alde biko harremana defendatzeko, Auzitegi Konstituzionalaren mende egon ez dadin".
Ekonomia Itunari dagokionez, Estebanek alderdi sortu berriak ekarri ditu gogora. "Batzuek, Ciudadanos taldeak bezala, auzitan jartzen dute; eta besteek ezjakintasun osoa erakusten dute, Pablo Iglesiasekin gertatzen den bezala. Egia dena da arriskuz betetako tresna dela eta Euskadin, kudeaketa egokiari esker, Rajoyren PP alderdiak azken lau urteotan ezerezean utzi dituen gizarte zerbitzuei eutsi ahal izan diegu". Hautagai jeltzaleak auzitan jarri du PPk eta PSOEk Ekonomia Itunarekin daukaten konpromisoa. Bere hitzetan "PPk eta PSOEk zazpi alditan eman dute Ekonomia Ituna blindatzeko ekimenaren kontrako botoa.Zortzigarrenean, PSOEk gure babesa behar zuenean, baietza eman zioten guk behin eta berriz eskatu genuen blindatzeari".
Halaber, EAJk Ganbera Ireki batean eta alderdi berriekin jokatu ahalko duen funtzioaz galdetuta, Aitor Estebanek zera baieztatu du "Madrilgo Euzko Abertzaleak taldeak oso balio garrantzitsua dauka, gu baino lehenago izan direnek egin zuten lanari esker, eta beste batzuek ez daukatena: politika egiten jakin badakigu eta hitza ematen dugunean, bete egiten dugu" .
Amaitzeko, itun antiyihadistaz galdetu diotenean, Estebanek berriro ere argitu duenez EAJ-PNVren aldetik "lankidetzan jardungo dugu, betidanik egin izan dugu eta egiten segituko dugu, baita Eusko Jaurlaritzaren aldetik ere; baina, kontraesan handia da edo mutur gogorra izatea da gaur baliabide polizial gehiago eta lankidetza eraginkorra behar dela esatea eta duela hilabete eskas ezetza ematea Ertzaintza Europol moduko datu baseetan konektatu ahal izateari. Eta, orain ari dira akordioaz? Eta ez da egia Alfonso Alonsok gaur esaten duena, hau da Ezker Abertzalea izan zela ostiralean Eusko Legebiltzarraren adierazpena eragotzi zuena, baina bakoitzak interesatzen zaiona esaten du" esan du. "gainera, yihadismoaren kontrako itunak, eufemistikoki bada ere, betirako espetxe zigorra esan nahi du" gogoratu du Estebanek. Zentzu berean baieztatu duenez “guk lasaitasunez jardutearen alde gaude eta yihadistaren kontra egin behar badugu ere, elkartasuna eta askatasuna moduko europar baloreak ahaztu gabe egin nahi dugu, eta Europa mailako polizia sortzeko asmoa gogoan" .
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10