Prentsa Aretoa
2015/11/26
Aitor Estebanek terrorismo yihadistari aurre egiteko orduan "informazioa, koherentzia eta errespetua" eskatu du "paper eta beste antzezpenetatik harago"
Diputatuen Kongresuan bertan egin dituen adierazpenetan, jeltzaleen bozeramaileak baieztatu du Espainiar Gobernuak ez duela EAJ-PNV gonbidatu gaur Barne Ministerioan yihadismoaren kontra izenpetu den ituna izenpetzera, baina berriz ere azpimarratu duenez "EAJ-PNVk terrorismoaren kontra daukan konpromisoa irmoa da eta paper bat baino gehiago da".
Aitor Esteban, abenduaren 20ko hauteskundeetarako EAJ-PNVren zerrendaburuak, Espainiako Gobernuari eskatu dio gaur terrorismo yihadistaren kontrako borrokan "informazioa, koherentzia eta zehaztapena" eskaintzea eta "horrenbesteko esfortzuarekin eraiki ditugun eskubide eta askatasunak errespetatzeko deia" egin du "gure europar iraganaren eta izaeraren parte direlako".
Diputatuen Kongresuan eginiko adierazpenetan, Estebanek gogora ekarri du gaurkoan Barne Ministerioan yihadismoaren kontra izenpetu den akordioa. "Espainiar Gobernutik ez digute deitu. Edozein kasutan, EAJ-PNVk konpromiso sendoa dauka terrorismoaren kontrako borrokan, eta paper batetik baino harago doa. Orain jakin behar da zer egin nahi den, Espainiar Gobernuak zer nolako neurriak hartuko dituen, Hollanderi erantzungo ote dion eta zer esango dion; Parlamentuari informazioa emateko ordua da,eta hori egin beharrean aurrekanpainaren erdian argazkia egiteko deia egin du eta horretara, gainera, ez dira ez Rajoy ezta Sánchez ere joan" salatu du.
Zentzu berean eta azken hilabeteotan adierazitakoarekin eta exijitutakoarekin bat eginik, Estebanek baieztatu du "garrantzitsuenak" egintzak direla eta azpimarratu duenez "terrorismoari eraginkortasunez aurre egiteko ezinbestekoak direla baliabideak eta polizien arteko lankidetza. Ez dugu ulertzen zergatik ez zaie Ertzaintzari eta Mossos-ekoei Europol eta beste datu baseetan sartzeko aukera ematen" kritikatu du.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10