Prentsa Aretoa

2015/12/01

Estebanek baieztatu duenez atzoko eztabaidak "agerian uzten du alderdi handiek Euskadirentzako egitasmorik ez dutela"

Bozeramaile jeltzaleak kritikatu du atzo eztabaidan parte hartu zuten hiru alderdiek Euskadi eta Nafarroa "jaurtikitzeko armatzat erabiltzeko aipatu zutela, elkar erasotzeko baino ez".

rss Ezagutzera eman
eaj, pnv, congreso, aitor esteban, valoración, deb

ARGAZKIA JAITSI

Aitor Estebanek, EAJ-PNVren zerrendaburuak eta abenduaren 20ko hauteskundeetan berraukeratua izateko aurkeztuko den hautagaiak, gaurkoan baieztatu duenez  Pedro Sánchez PSOEren idazkari nagusiaren, Albert Rivera Ciudadanos taldeko presidentearen eta  Pablo Iglesias Podemos taldeko idazkari nagusiaren artean  atzo egin zen eztabaidak "agerian utzi du Euskadirentzako egitasmorik ez dutela".

Zentzu horretan, Estebanek gogoratu nahi izan du "eztabaida ondo datorrela, presentzia mugatuarekin bada ere, honakoak hauteskunde presidentzialak izango ez direlako", baina kritikatu du eztabaidan parte hartu zuten hiru alderdiek Euskadi eta Nafarroa " jaurtikitzeko armatzat erabiltzeko  aipatu zutela, elkar erasotzeko baino ez". "Horrek  indartu egiten dit Euskadiren ordezkaritza sendoa behar delako ustea, hau da, euskal autonomia gogoan izango duena, aldi berriak datozen eta aldaketa handiak etor daitezkeen garai honetan" azpimarratu du .

Halaber, Diputatuen Kongresuan gaur  egin den Diputazio Iraunkorrera sartzeko orduan komunikabideei eskaini dizkien adierazpenetan, hautagai jeltzaleak Albert Riverak atzokoan egin zituen adierazpenak ekarri ditu gogora: "Adierazpen horiek harritu egin naute bere burua elkarrizketa zaletzat jotzen duen eta beste alderdiei ez hitz egitea eta ez hitzartzea egozten dien baten aldetik. Gauza bat da hainbat gaitan pentsamendu politikoaren mutur banatan egotea, baina elkarrizketa ez litzaioke inori ukatu behar; kontraesankorra eta harrigarria iruditzen zait" adierazi du .

 

 

Gure Legebiltzar Taldea