Prentsa Aretoa
2016/01/13
EAJ-PNVren sei ordezkariak Kongresuko Diputatu bihurtu dira gaur
Legebiltzarkide jeltzaleek boto zuria eman dute Kongresuko Presidentea aukeratzeko bozketan.
Aitor Esteban, Pedro Azpiazu, Pilar Ardanza, Mikel Legarda, Joseba Agirretxea eta Iñigo Barandiaran gaur jabetu dira EAJ-PNVen diputatu karguaz. Sei legebiltzarkideek, gainera, boto zuria eman dute Kongresuko Presidentea aukeratzeko bozketan.
Esteban, Azpiazu eta Ardanza, Bizkaiko diputatuak dira; Legarda Arabakoa; eta Agirretxea eta Barandiaran izango dira Gipuzkoako diputatuek. Seiak XI. Legealdiko legebiltzarkide karguaz jabetu dira. Lauk Konstituzioa lege aginduz onartzeko formula erabili dute eta Iñigo Barandiaranek euskaraz egin du karguaz jabetzea.
Aitor Estebanek baieztatu du sei diputatu jeltzaleek Kongresuko Presidentearen bozketan boto zuria eman dutela Kongresuko Mahaiaren osaketa berriarekin "ados ez gaudelako" eta arrazoitzeko esan du Podemos eta Ciudadanos taldeek uko egin diotela Ganberako gobernu honetan EAJ-PNVren ordezkaria izateari. Estebanek esan du azken eguneko negoziaketak "oso biziak" izan direla eta deitoratu du azkenean ez duela aurrera egin Mahaiko bederatzi tokietako batean EAJ-PNVren ordezkari bat izateko bideratu zen akordioak . “Batzuen mugimendurik ezagatik eta besteek EAJ-PNVri berariazko betoa ezarri izanagatik, ezin izan da akordioa lortu" gaitzetsi du.
Zentzu honetan, Estebanek zera deitoratu du "horren guztiaren ondorioz, gaurkoan egin dena baino anitzagoa izango zen Mahaia izateko aukera galdu da. Horretara ekarri gaitu `politika berri´ deitu duten horrek" ezarri du. Era berean esan du berak ez duela uste Mahaiaren osaketa hau Espainiar Gobernuaren osaketaren aurrekaria denik.
Estebanek iragarri du EAJ-PNVren sei diputatuek behar besteko tramiteak egingo dituztela EAJ-PNVren legebiltzar taldea osatzeko, eta esan du ordezkari jeltzaleak iragan abenduaren 21etik hona ekimen multzoa prestatzen aritu izan direla Espainiar Ganberan epe laburrean aurkezteko .
Nabarmenak...
Kongresua
2026/03/11
Kongresua
2026/03/09
Kongresua
2026/02/26
Kongresua
2026/02/25
Kongresua
2026/02/18
Berri ikusiagoak...
Kongresua
2025/03/31
Kongresua
2025/03/26
Kongresua
2024/12/06
Kongresua
2025/07/08
Kongresua
2024/10/16

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS





















